MEREZITAKO AGURRA ERREGE KOPARI

Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatu genuen atzo, eta a zer-nolako esperientzia! Izan ere, ezin ahaztu irailean hasi genuen bidai honetan gainditu behar izan ditugun topaketak: Cintruénigo, Antiguoko, Wanapix Sala 10... Guztiak izan dira aurkari gogorrak. Ildo horretan, honaino iristeak suposatu duen ahalegina dela eta, emozioz beteta egin genuen salto pistara; are gehiago jakinda Belabieta berriko harmailak beteta zeudela, eta Nafarroako gure bizilaguna den Osasuna Magna (CD Xota) maila goreneko aurkaria genuela parez-pare. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Zaldua bostekoarekin hasi genuen partida, eta Osasunak, aldiz, Alejandro Palazon, Ion Cerviño, Andrés Geraghty, Pachu eta Dani Saldiserekin. Presio altu batekin estututa [...]

2023-11-22T21:34:21+01:0022/11/2023|

ESPERIENTZIA AHAZTEZINA GURE ZAIN

Gaur, 20:00etan, Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatuko dugu Belabietan, eta Osasuna Magna taldearen bisita jasoko dugu, Lehen Mailan jokatzen duen gure bizilagun nafarra. Areto futboleko elitean dagoen talde bat hartzea esperientzia ahaztezina izango da, eta horrelako partida bat jokatzeko aukera izate hutsak hunkitu egiten gaitu. Gainera, gure 2B mailako taldeak etxeko gisa Belabietan jokatuko duen lehen neurketa ere izango da, eta horrek askoz ere bereziagoa egiten du dena. Aipatutako guztia kontuan hartuta, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, Gorka izan ezik, Beñat Zaldua ez bezala, ez baita osatu izan zuen lesiotik. Era berean, azkenaldian protagonista izaten ari den Euskal Ligako [...]

2023-11-21T14:35:19+01:0021/11/2023|

3 PUNTUAK EZ ZIREN BIZKAITIK MUGITU

Larunbatean Zierbenara joan ginen Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatzera. Bihar jokatuko dugun Errege Kopako partidagatik aste ezberdina izan arren, plantilla osoak bazekien gure ontziak azken aldian hartutako norabidea aldatu beharra zegoela. Horrela, puntuak lortzeko gogotsu, bateria kargatuta iritsi ginen Bizkaira. Dani, Txiki, Chuky, Dylan eta Raul bostekoarekin hasi genuen neurketa, eta bosgarren minutuan, etxekoek markagailua estreinatu zuten lapurreta bati esker iritsi zen jaurtiketa batekin. Handik lau minutura, 2-0ekoa islatzen zuen emaitzak, kontraeraso azkar bati amaiera bikaina ematen asmatu baitzuten bizkaitarrek. Gehiagorako gosez, Zierbenak hirugarren golarekin itxi zuen lehen zatia, gure ate hutsak eman zien aukera galdu gabe. Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, [...]

2023-11-20T19:52:18+01:0020/11/2023|

LIGAN DUGUN KONPROMISOA AHAZTU GABE

Larunbatean Zierbenara joango gara Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatzera (18:30ean, Zierbenako Udal Kiroldegian); izan ere, Errege Kopa jokatzeko 5 egun soilik alta diren arren, errutinak aurrera jarraitzen du, eta ezin dugu ahaztu bertan dugun konpromisoa. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 13. postuan dago gaur egun, eta 8 puntu ditu, 2 garaipenen, 2 berdinketen eta 4 porroten ostean. Hala ere, badakigu Zierbena aurkari zaila dela, horrela erakusten du beti, eta horrela erakutsiko du larunbatean ere. Horrekin lotuta, aurreko astean nabarmendu genuen bezala, eta lehen itzulia amaitutzat emateko atarian, puntuak lortzea erabakigarria izaten ari da taularen erdian gauden taldeen arteko aldea markatzeko. Beti bezala, [...]

2023-11-16T18:22:45+01:0016/11/2023|

GURE SENTSAZIOAK ASALDATZEN DITUEN BIGARREN PORROTA

Larunbatean, Full Energia Zaragoza taldearen bisitarekin, Ligako zortzigarren jardunaldiari egin genion aurre Donostian. Marcos, Ceci, Beñi, Txiki eta Dylanekin hasi genuen norgehiagoka eta, 9. minutuan, Txikiren falta baten ostean, bisitariek jaurtiketa zuzena egin zuten arrisku eremutik oso gertu, eta horrekin batera, markagailua ireki zuten (0-1). Handik gutxira, bigarrena sartzeko zorian egon ziren kontraeraso batean, baina Marcosen hankak eta erreflexuek salbatu gintuzten. Hala ere, 12. minutua iristean, defentsako intentsitate baxuak ondorioak izan zituen, eta aurkarietako batek atzean utzi zituen gure 3 jokalari, ekintza horri bukaera bikaina emateko ia zailtasunik izan gabe (0-2). Ez geunden gustura, eta nabari zen. Are gehiago, [...]

2023-11-13T18:08:59+01:0013/11/2023|

AZAROA INDARTSU BADATOR, GU ERE BAI!

Larunbatean Ligako hurrengo konpromisoari egingo diogu aurre, eta Full Energia Zaragoza izango dugu aurkari erronka berri honetan. Arrazoi burokratikoengatik Belabieta estreinatu ezinik, Donostiara mugitzen jarraitu behar dugu, oraingoan Bidebieta kiroldegira. Partida 20:00etan hasiko da, eta zortzigarren jardunaldiari dagokio. Aurkaria aztertuta, emaitza estua duen porrota batetik dator (3-4), Ligara igo berri den San Cristobal CD segoviarraren aurka. Hala ere, taularen goialdean egotera deituta dauden taldeen aurrean lortu dute batzea denboraldia hasi zenetik, eta, ondorioz, 2 puntu baino ez dira aragoarrengandik urruntzen gaituztenak. Ildo horretan, ezinezkoa da gaur egungo taulan islatzen den berdintasuna ez hautematea. Aurreko astean liderraren aurka jokatu genuen norgehiagoka [...]

2023-11-09T21:34:20+01:0009/11/2023|

LIDERRAREN AURKAKO PORROTA AMAIERARAKO 7 SEGUNDORA

Larunbat honetan Aragoira bidaiatu genuen Ligako zazpigarren jardunaldian lehiatzeko. Bertan, sailkapeneko egungo liderrak, Tauste FSk, partida irabaztea lortu zuen. Bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izan zuen arren, 3 puntuak etxean gelditzeak lidergo horri eustea ahalbidetzen dio asteburu honetako gure aurkariari.  Marcos, Beñi, Dylan, Txiki eta Ceci bostekoarekin hasi genuen partida, eta 4. minutuan hutsegite bat egin ostean, etxekoek barkatu ez, eta markagailua euren alde ireki zuten (1-0). Ondoren, gola sartzeko zorian egon ziren Beñi eta Ceci, lehenengoa mozketa on baten ondoren, eta bigarrena defentsaren aurrean bikain biratu ondoren. Berdinketa ikaragarri gertu sentituta, Marcosek funtsezko bat atera zuen 2-0ekoa bertan [...]

2023-11-06T11:08:39+01:0006/11/2023|

LORTUTAKOA PIXKANAKA BARNERATZEN

Asteartean Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatu genuen Wanapix Sala 10-en aurka. Azken orduko ustekabeak medio, Belabietan ezin izango genuela jokatu jakinarazi ziguten, eta beraz, irtenbide bila jarri, eta pista alternatibo bat bilatu behar izan genuen, kasu honetan Urnietako Kiroldegian. Horrela, zaleekin betetako bi autobusekin, aspaldiko partidarik zirraragarrienetako bati eman genion ongietorria, espero gabe. Dani, Chuky, Ivan, Txiki eta Raulekin hasi genuen norgehiagoka, eta 30. segundoan, Wanapix Salak markagailua estreinatu zuen eskuin hegaletik jaurtiketa sartuta, hegaleko sakean gure akats bat aprobetxatzen (0-1). 0-1ekoa hain azkar iristeak ez zituen gureak desmotibatu, eta, Zaragozakoen intentsitateari eutsiz eta aurre eginez, ezker hegaletik berdintzeko zorian [...]

2023-11-02T12:05:15+01:0002/11/2023|

KATEGORIAKO BISITA ESTREINALDI BEREZI BATEAN

Asteartea egun handia izango da, Errege Kopa helduko baita BELABIETAra. Bai, bai. Denbora luze itxaron ostean, ETXERA ITZULIKO GARA, eta modu BEREZI batean egingo dugu, Wanapix Sala 10, gaur egun Bigarren Mailan lehiatzen den Aragoiko taldea, hartuta. Partida hau Kopako hirugarren kanporaketari dagokio, eta atzeratutako norgehiagoka dela kontuan hartuta, badakigu irabazleak Lehen Mailako CD XOTA gure bizilagun nafarren aurka neurtuko dituela indarrak hurrengo kanporaketan. Zentzu horretan, egun taulako 7.postuan dagoen Wanapix Sala 10 bezalako talde bati irabaztea benetan zaila izango dela badakigu. Izan ere, banakako mailan oso jokalari indartsuak izateaz gain, jokoaren arlo guztietan jokatzen du oso ondo, eta, [...]

2023-10-27T16:58:46+02:0027/10/2023|

DEFENTSAKO AKATSEK GURE GARAIPENA ERAMAN DUTE

Larunbatean Villa de Ribafrecharen aurka jokatu genuen Ligako seigarren jardunaldia, eta puntu bakarra atera genuen, aurkaria emaitzari lotu baitzitzaion amaierarako 10 segundo besterik falta ez zirenean. Marcos, Alvaro, Chuky, Ivan eta Raul hasierako bostekoarekin ekin genion partidari. Errioxarrak izan ziren markagailua estreinatzeko arduradunak (0-1), baina 12. minutuan berdinketa iritsi zen Txikik estrategiaz asmatu zuenean, hegaleko sake baten ostean (1-1). Gainera, atsedenaldirako 6 minuturen faltan, Chukyk aurretik jarri gintuen lapurreta bat egin, eta ondorengo kontraerasoari esker (2-1). 2-1ekoarekin, talde bisitariak ez zuen barkatu, eta berriro berdindu zuen partida, ez defentsak ez Marcosek urrundu ezin izan zuen jaurtiketa batekin (2-2, min 17). [...]

2023-10-25T16:33:19+02:0024/10/2023|
Go to Top