Txapeldunetan txapeldun / Equipo de campeonas

2017-05-17T20:40:23+00:00 2017.05.17 |

Gipuzkoako Ligako play offak jokatu ziren pasa den larunbatean Donostiako Mons kiroldegian. Lauburu K.E taldeko neskek Idiazabalen kontrako partidua 1-3 irabazi zutenez, Gipuzkoako txapeldun izendatu ziren.

Arratsaldeko 18:00etan hasi zen partida. Harmailetan bildu ziren gure gertukoak: familia, lagunak eta lankideak. Jokatu ezin zuten taldekideak. Eta zelaian, aurrez aurre, izaldarrak eta ibartarrak. Aurretik hirutan jokatu zuten elkarren kontra eta behin besterik ez zuten lortu irabaztea Lauburukoek. Idiazabalgo taldea liga irabaztetik zetorren. Ia dena irabazita, irabazteko gosea zuten eta baita irabazlearen presioa ere. Lauburukoek, ordea, argi zuten ezer ez zutela galtzeko eta asko irabazteko. Beraz, presioa ez zen horrenbestekoa talde ibartarrentzat.

Partida estu hasi zen, bizi, tentsio askorekin. Idiazabaldarrek beren ohiko jokoa egiten saiatu ziren, baloia mugitzen, errotazioak egiten. Lauburukoek, ordea, ondo eutsi zieten. Defentsan lan ona egin zuten eta ez zuten lortu Idiazabalgoek beren jokoa ezartzea. Gainera, behin baloia lapurtuta erasoan bizi eta bizkor aritu zirenez, hiru gol sartzea lortu zuten ibartarrek. Baloia ateratzerako garaian ez ziren baloiaren jabetzan zentratu, baizik eta aurkariaren ahulguneetan. Horregatik ez zuten baloia nahi bezain beste mugitu ibarrako jokalariek. Idiazabalgoen markaketak bizi-bizi hausten eta baloia atetik ahalik eta urrunena izaten ahalegindu ziren. Saiatu eta lortu. Honela sartu baitzituzten nahikoa abantaila eman zizkieten hiru golak. Golegileak Izaro, Mireia eta Maddi izan ziren.

Atsedenaldira markagailuan 0-3 emaitzarekin iritsi ziren. Kontziente ziren, sekula baino gehiago, txapela beren esku zegoela. Bigarren zatian baloia gehiago mugitu zuten ibartarrek. Aurkariak sortutako espazioei probetxua ateratzen ahalegindu ziren, baina, oraingo honetan, ez zuten baloia sareetara bidaltzea lortu. Aurkariak bai, ordea. Bigarren zatia bukatzeko hamar minutu falta zirenean, atezain-jokalariarekin hasi ziren jolasten. Ibartarrek erdia ondo itxi zuten arren, gol bat sartu zuten Idiazabalgo neskek. Golaren ondoren tentsioa areagotu egin zen, urduritasunak handitu. Baina, hala ere, partiduari tinko eutsi zieten ibartarrek eta Gipuzkoako Txapeldunen garaikurra jasotzea lortu zuten.

El pasado sábado se disputó el play off de la liga de Gipuzkoa en el polideportivo Mons de Donostia. El Lauburu K.E. femenino se impuso al Idiazabal por 1 a 3, por lo que se proclamaron campeonas de Gipuzkoa.

El partido comenzó a las 18:00. En las gradas se podía ver a gente cercana a las jugadoras: familia, amigos/as y compañeros/as del trabajo. También jugadoras que no pudieron jugar ese día. Y en la pista, cara a cara, Idiazabal e Ibarra. Los dos equipos ya se han medido otras tres veces anteriormente y el Lauburu solamente ha podido vencerle una única vez. El equipo de Idiazabal venía de ganar la liga. Venían con casi todo ganado, pero con ganas de más, y también sufrían la presión de la victoria. Para el Lauburu no existía tal presión, llegaban sin nada que perder y mucho que ganar.

El partido comenzó con mucha tensión, las de Idiazabal intentaron hacer su juego normal, moviendo el balón realizando rotaciones, pero las de Lauburu lograron contenerlas bien. Realizaron un buen trabajo en la defensa y evitaron que las de Idiazabal impusieran su juego. Además, con cada robo de balón, jugaban enchufadas y con velocidad, y así lograron meter tres goles. A la salida del balón las de Ibarra no se centraron en la posesión, sino en las debilidades del equipo contrario, por lo que no pudieron mover el balón cuanto quisieron. Se centraron en romper el marcaje de las de Idiazabal y mantener el balón lejos de la puerta. Y lo lograron. Así lograron meter los tres goles que les dieron la ventaja suficiente respecto a las contrincantes. Las autoras de los goles fueron Izaro, Mireia y Maddi.

Llegaron al descanso con 0-3 en el marcador. Las de Ibarra fueron tomando conciencia de que la victoria estaba cada vez más cerca y en su mano. En la segunda parte las ibartarras movieron más el balón; intentaron aprovechar los espacios que creaba el equipo contrario, pero no acertaban a meter el balón en la red. E Idiazabal sí que lo consiguió. Cuando faltaban 10 minutos para finalizar la segunda parte, Idiazabal se decidió por el juego de cinco; aunque las de Ibarra se cerraban bien Idiazabal logró meter un gol. Después del 1-3 la tensión aumentó, junto con el nerviosismo, pero, aun así, las de Ibarra lograron aferrarse con firmeza al partido y, de ese modo, se llevaron el título de campeonas.