Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila gogotsu ari da ligako hurrengo neurketa prestatzen. Gazte moratuek E.F.S. Siero, Asturiasko Pola de Siero herritik datorren taldearen kontra jokatuko dute; aurten egin du debuta kategorian eta multzo honetako partaideen denboraldiko bidai luzeena izango da.

Norgehiagoka larunbatean izango da, 16:00etan eta aukera ona izango da pasa den jardunaldiko porrota atzean utzi eta lehenengo postuei begira jartzeko.

Aurkaria bi garaipen eta porrot batekin dator; gainditzea zaila izango da, baina gazte ibartarrak, entrenamendu aste on baten ostean, hanketan pilatu duten trebezia eta lan guztia erakusteko irrikaz daude.

Afizioari, beti bezala, Belabietara hurbiltzeko eskatu nahi diogu etorkizunean poz handiak emateko deitua den taldea ikustea; eta 18:30ean berriz, Bigarren B Nazionalak Aragoiko Nuestra Señora del Portal taldearen bisita jasoko du. Areto futbolaz gozatzeko aukera bikoitza larunbatean.

Beste kategoriak kantxa desberdinetan zehar banatuko dira beste asteburu batez;
Txubelen mutilak emango diote hasiera jardunaldiari, ostiralen 20:45ean Belabietan jokatuz. Bertan, lehenengo territorialaren lidergoa defendatuko dute Lezoko Jaixki AFT taldearen aurrean.

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko kartelera / Cartelera fin de semana
KATEGORIA

CATEGORIA

PARTIDA

PARTIDO

EGUNA

FECHA

ORDUA

HORA

TOKIA

LUGAR

2. B LAUBURU K.E. IBARRA  –  NUESTRA SRA. DEL PORTAL Larunbata 28 18:30 Belabieta (IBARRA)
Oho. Jubenilak LAUBURU IBARRA MAHALA  –  EFS. DE SIERO A Larunbata 28 16:00 Belabieta (IBARRA)
Emakumezkoak ESKORIATZA K.E. – LAUBURU K.E. IBARRA Igandea 29 12:00 Miguel Muñoz (ESKORIATZA)
1. Territoriala LAUBURU KLINIKA ALDAZ – JAIXKI AFT Ostirala 27 20:45 Belabieta (IBARRA)
Jubenilak LAUBURU K.E. IBARRA – BAR LASARTE Larunbata 28 10:00 Belabieta (IBARRA)
Kadeteak MONDRATE CD DRAGOIAK – LAUBURU K.E. IBARRA Igandea 29 11:00 Iturripe (ARRASATE)
Infantilak UZTURPE LAUBURU 2004 – GAEL Larunbata 28 11:30 Belabieta (IBARRA)
Infantilak ERAIN 1º-2º ESO – UZTURPE LAUBURU 2005 Larunbata 28 10:30 Erain eskola (IRUN)