Ventanas Isu F.S. on baten aurrean gailendu da Lauburu (0-3)

2017-12-06T22:52:04+00:00 2017.12.06 |Tags: , |

Ibarrak Ventanas Isuri irabazi dio gaur goizean Lasarten jokatu duten Gipuzkoako Kopako final laurdenetako partiduan. Bertakoek defentsa lan bikaina egin dute, talde serio eta ordenatu moduan agertuz, eta kantxan nagusitasuna izanda ere, partida ez da inongo momentuetan moratuen aldera etorri.

Espero zen moduan, norgehiagokaren pisurik handiena Lauburuk izan du, Lasartekoek aldiz, bere atearen ingurua babesten saiatu dira, kontraren bat harrapatu nahian. Markagailua nahikoa azkar ireki izanak lasaitasun dezente eman die Alfredo Hualderen mutilei, baina tokikoek ez dute etsi eta bere lana egiten jarraitu dute, bigarren denboran Iraitzen atera hurbilketa batzuk eginez.

Moratuen golak Agus eta Andoni Carlosenak egin dituzte. Lehenengoa estrategia jokaldi baten bidez egin du Agusek, bandako sake baten ostean; bigarrena eta hirugarrena Andonik sartu ditu, bat aurkariaren areatik hurbil baloia ostu eta atezaina driblatuz eta bestea 11 metroetatik egindako tiro bikain batekin; zutoina jo eta gero sartu da Mikelen atean. Moratuek hurbilketa gehiago egin dituzte, baina lasartearren defentsa bikainak edota Mikelen abileziak eragotzi dute tantoa egitea.

Helburua beteta beraz; ibartarrak finalaurrekoetan jarri dira Donostiako Internacional de Intxaurrondo eta Pasaiako Afantxo Pescados Ferreresekin batera. Torneoa geroz eta erakargarriagoa izaten ari da, areto futboleko afizioak ikuskizun ederra ikusi ahal izango du finaletan. Bestalde, Ibarrak bihar ostegunean entrenatuko du larunbateko norgehiagoka garrantzitsua prestatzeko. Escuelas Ciudad de Guadalajara F.S. taldea etorriko da Belabietara, ibartarrak lehenengo postuetan mantentzeko gaitasuna ezbaian jartzea. Andoni Agirrezabalak ez du jokatuko eta Dani zalantza izango da. Hiru puntuak etxean geratzeko lehian ez da aitzakia izango. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK:

VENTANAS ISU F.S.: Andrés, Alex, Roberto, Igor eta Álvaro. Jon, David, Alfonso, Asier eta Mikelek ere, jolastu dute.

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Garmen, Javi Saldise, Agus (1) eta Igor Echarri. Andoni Carlosena (2), Xabi Arranz, Beñat, Oihan eta Iraitzek ere, jolastu dute.

TARJETAS AMARILLAS: Mikel (VENTANAS ISU F.S.).

GOLAK

0-1 MIN 1 Agus

0-2 MIN 15 Andoni Carlosena

0-3 MIN 32 Andoni Carlosena

EPAILEAK

Joseba, Berloso Echabe (Euskal Komitea, Gipuzkoako Territoriala)

Josu, Aranburu Garmendia (Euskal Komitea, Gipuzkoako Territoriala)

KRONOMETRATZAILEA

Txema, Montero Celaya (Euskal Komitea, Gipuzkoako Territoriala)