Zorotan zozo

2017-12-06T22:40:09+00:00 2017.12.06 |Tags: , |

Ohi ez bezala, larunbatarekin jokatu genuen etxeko partida, Eguzki Trumoi talde lasartearraren kontra. 5-1 irabazi genuen partidua.

Martxa hartzea kosta zitzaigun. Errazkerian erori, erosoa zela sinetsita patxadaz hartu, eta uste baino zailagoa egin zitzaigun lehen gola sartzea. Lehen zatiaren azken arnasean sartu genuen are patxada handiagoa baina, kontrara, aktibatu zigun gola.

Horren atzetik etorri ziren beste hiru gol, bata bestearen atzetik, natural. Partida bukatzeko hamar minuturen faltan sartu zuten Trintxerpekoek gola, 4-1ekoa, eta geroxeago guk partida itxiko zuen 5.ena.

Gol festa izanagatik, zozoa izan zen partidua. Zozoa gure norgehiagoka eta zoroa liga. Bi aurkari zuzenek, Idiazabalek eta Eskoriatzak, elkarren kontra jokatu zuten eta 1-2 emaitzarekin eskoriatzarrek irabazi zuten. Goiko aldeko postuetan puntuen dantza ekarri zuen horrek. Eta, printzipio, bigarren gaude bi puntuko aldearekin.