Lauburuk joko handiko derbi berri bati egin beharko dio aurre

2018-03-22T08:58:57+00:002018.03.22 |Tags: , |

Datorren martxoak 24ko larunbatean, lehenengo taldea Bizkaiara abiatuko da Elorrioko taldearen aurka jokatzera. Berpiztu egin den taldea da bertakoa, eta egun jaitsiera saihesteko ahaleginetan ari dena.

Bakoitza bere helburuetara iristeko bi taldeak dute hiru puntuak lortzeko beharra, beraz, Derbi honetan gauza asko daude jokoan. Tokikoak 18 punturekin berdinduta daude jaitsiera markatzen duen taldearekin, eta ibartarren kasuan berriz, liga amaitzeko bost jardunaldi besterik falta ez direnean, hiru puntu horiek hirugarren postuarekin amesten jarraitzeko bidea emango lieke.
Elorriokok ez dizkio gauzak erraztuko Laubururi, etxean jokatutako azken bost partidak irabazi dituztela jakinda, gainera. Bertan Las Fuentes, Cons. Cobo, Nalda, Guadalajara eta Sala Quinto taldeak garaitu dituzte eta lortutako 15 puntu horiek kategorian geratzea lortzeko indar handia eman diete brontze kategorian egin duten lehenengo denboraldi honetan.

Espainiako Kopa zela eta konpetiziorik gabeko astea pasa ostean Lauburun gauzak bere onera datozela dirudi. Ukituta dauden jokalariak normaltasunez entrenatu dute eta larunbateko partiduan egotea espero dute. Gipuzkoar gorputz teknikoan ez dute faboritoez hitz egin nahi, entrenatzaileak zioen moduan: “Taldeko kiroletan azken emaitza erabakitzen duten faktore desberdin asko izaten da. Horietako asko kontrolatuta izateko eta norgehiagokan bertan aurre egin ahal izateko gogor egiten dugu lan, horregatik ez da faboritorik izaten partidua hasi aurretik. Pasa den astean jokatutako Kopan horren adibide batzuk izan ditugu, izan ere, hasiera batean Kopa irabazteko faboritoak ziren klub handietako bi, Pozo eta Barça, lehenengo errondan erori baitziren. Eta finalean, Jaen bezalako talde xume batek Inter Movistar ahalguztiduna gainditzea lortu eta txapeldunaren garaikurra altxatu zuen. Horregatik, hasi aurretik ez da inoiz faboritoa zarenik pentsatu behar”.

Partidurako baja ziurrak izango dira Alex eta Joseba, beren lesioetatik osatzen jarraitzen baitute.

Ez ahaztu: LARUNBATA, MARTXOAK 24 17:30ean

Ibarrako espedizioa Belabieta Kiroldegitik abiatuko da larunbatean 14:30ean.

Gogoan izan, ohiko moduan, partiduaren narrazioa Klubeko Twitter bider egin ahal izango duzuela: @LAUBURUKEIBARRA

#GoazenLauburuKEIbarra