Lauburu liga erregularraren jabe

2018-03-27T10:42:12+00:002018.03.27 |Tags: , |

Bi partiduren faltan Gipuzkoako senior nesken liga erregularra irabazi du Lauburu K.E-k Idiazabali 3-1 irabazita.

Ohi baino zale gehiago gerturatu zen Belabietara ostiral iluntzean. Liga erregularra zegoen jokoan. Lauburuk, irabaziz gero, liga etxean geratzen zen; kontrara, Idiazabalek irabaziz gero, ondorengo partidetan argituko zen txapeldunaren izena.

Aukerak zabalik uzteko moduko partidua egin zuen Idiazabalek. Atzean sendo, baloia ondo mugituz eta aukerak sortzen. Honela iritsi zen beren lehen gola, 0-1ekoa, ia geldiezina ez jaurtiketa batean. Atsedenaldira abagune horrekin ailegatu ziren.

Etxekoak urduri, aurkariak urduri eta giroa ere, urduria. Bigarren zatiari, ordea,  lasaiago eutsi zien lauburutarrek. Biziago aritu ziren. Baloia presiotik bizkorrago ateratzen eta defentsan presionatzen. Bigarren zatiaren erdialdera iristen ari ginela sartu zuen Lucia Zumetak berdinketaren gola, 1-1 markagailuan. Ondotik etorri zen bere bigarren gola, 1-2koa. Emaitzari bira ematean are lasaitutako giroa are gehiago urduritu zen, baina Maider Lopezek lasaitasunaren gola sartu zuen. Jaurtiketa eder bezain geldiezin batean 1-3 lortu zuen, eta partida nahiz liga erdietsi zituen gol zoragarri horrekin.