Sentsazio ona, aurre-denboraldiko lehenbiziko lagunartekoan

2018-08-20T10:41:04+00:002018.08.20 |Tags: , |

Lauburu KE Ibarraren 2.B taldea Bizkaiara mugitu zen, Zierbena CDF taldearen aurka aurre-denboraldiko bere lehenbiziko norgehiagoka jokatzeko asmoz. Partida mota hauetan emaitza gutxienekoa bada ere, tokiko taldeak 4-2 irabazi zuela esan behar.

Moratuen taldean, Iñaki Peña, Javi Saldise, Beñat Aldalur, Oihan, Zumeta, Andoni Agirrezabala, Kike Martinez, Dani Garcia eta Alvaro Alonsok jokatu zuten.

Partida bizkaitarrek menderatuz hasi zen, eta horren emaitza bizkaitarren aldera joan ziren norgehiagokaren lehenbiziko bi golak izan ziren. Lauburukoek dinamika hau iraultzen saiatu ziren eta Daviden ate inguruan ere ibili ziren hainbat alditan, baina Zierbenak sartu zuen berriro jokoaren 12. minutuan. Markagailu horrekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian Ibarrakoek biziago ibili ziren, bizkaitarren atea bilatuz, baina ibartarren ordez asmatu zuena berriro Zierbena izan zen, bigarren zatia hasi eta lau minutura laugarren gola sartu eta markagailuan 4-0ekoa ezarriz.

Alfredo Hualderen mutilak ez zuten etsi hala ere, lanean jarraitu zuten eta beren erasoak argiago lotzen hasi ziren; horren emaitza markagailua mugitzea lortzea izan zen. Danik egin zuen Ibartarren lehenengo tantoa 12. minutuan. Oihan atezain-jokalari moduan zebilela eta norgehiagoka amaitzeko 2 minutu falta zirela iritsi zen 4-2koa, markagailua itxiko zuen azken emaitza, hain zuzen. Momentuko nagusitasun honek moratuek partidua sentsazio onekin amaitzea eragin zuen.

Norgehiagokaren amaieran, Ibarrako entrenatzaileak honela zioen: “Aurre-denboraldiko norgehiagoka tipikoa izan da, lehenbiziko zatian nekea sentitzen zen eta egindako akatsek aldageletara 3-0eko emaitzarekin amaitzea eragin dute. Bigarren zatian sentsazioak aldatu dira, fisiko aldetik lan gehiago egin dugu, defentsa ere bai, eta harro sentitzeko moduko bi gol sartu ditugu.

Datorren astean Lauburuk berriro Zierbenaren kontra jokatu beharko du, baina oraingoan Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da norgehiagoka. Larunbatean izango da, hilak 25, 12:00etan. Zatoz, gu animatzera!

Beste aldetik, Aitor Arevalok gidatzen duten jubenilen ohorezko mailak, abuztuaren 20ko astelehenean hasiko du aurre-denboraldia. Honela, bi taldeak martxan izango ditugu jada, 2018-2019 denboraldi zirraragarri honi aurre egiteko.