Denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da Lauburu Ibarra Mahala Bilbon

2018-10-04T19:37:04+00:002018.10.04 |Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bigarren norgehiagoka jokatuko du igandean 12:15ean. Ibartarrak Bilbora bidaiatuko dute CD Otxartabe taldearen kontra jokatzera. Aitor Arevaloren mutilak, ligako lehenengo partidua CD Xotaren kontra justu galdu ostean, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira. Honela, seguritatea eta konfiantza irabaziko dute datozen jardunaldiei aurre egiteko.

Bizkaitarrek bere lehenengo jardunaldian 7 – 3 galdu zuten San Juan talde nafarraren kontra; Bilboko taldea hasieran markagailuan aurretik joan bazen ere, atsedenaldira banako berdinketarekin iritsi ziren eta partidua nafarren alde erabaki zen bigarren zatian. Hala ere, bizkaitarrek oso lehiakorrak eta teknikoak direla erakutsi zuten.

Ibartarrak berriz, Xotaren kontrako norgehiagokaren ondoren, gogor ari dira lanean lehenbiziko garaipena lortzeko helburuarekin. Jakin badakite aurkariak asko estutuko dituela, baina irabazteko prest daude.

Entrenatzailearen hitzetan: “Intentsitate handiarekin entrenatu dugu astean zehar, eta geroz eta hobeto gaude. Teknika aldetik, pausoz pauso aurreratzen goaz; fisikoa zein taktika aldetik berriz, hobetu dugu eta gehiago hobetuko dugu. Otxartabek kalitate tekniko eta indar fisiko handia du; hasiera baten, norgehiagoka mota hauek ez ditut oso gustuko, partiduaren fase guztiak kontrolpean eraman behar baituzu, bestela galtzekoak izaten dira. Badakigu pibotarekin 3-1 jokatzen dutela eta baita ere, presio irteeretan 2-2ko egoerak aurkitzen saiatzen direla, aurrefabrikatutako ekintzekin bizkarretik irabazteko asmoz.
Tentuz ibili beharko da, beren jokoan erori gabe eta agertzen zaizkigun aukerak aprobetxatuz”.

Lurraldeko lehenengo mailako taldea bina berdindu zuen Gure Txokoaren aurka. Larunbatean, arratsaldeko 16:30tan, Anoeta F.T.ren aurka Abraham Olano kiroldegian jokatuko du ligako bigarren jardunaldia. Zatoz taldea animatzera!

 

#GoazenLauburuKEIbarra  #AukeratuMOREeginLAUBURU