Goiko postuetara hurbiltzeko aukera izango du Lauburuk

2018-10-25T23:34:59+00:002018.10.25 |

Belabietara itzuliko gara larunbatean, sailkapenaren lehenengo postuak betetzeko deitua dagoen aurkari baten kontra ika-mika zuzen bat jokatzeko asmoz. Kopako norgehiagoka oraindik memorian dugula, Lauburu eta San Juanek berriro elkar ikusiko dute, bien arteko kirol kontuak kitatzeko.

Horrela diogu, izan ere, nafarrak kopako norgehiagoka galdu izanaren ordaina jaso nahi izango dutela ziurra delako. Alfredo Hualderen mutilak berriz, sailkapen taulan buru egiten duten taldean sartzeko aukera paregabe moduan ikusten dute norgehiagoka hau. Une hauetan, sei jardunaldi jokatu ostean eta 15 punturekin, San Juan dago sailkapeneko lehenengo postuan. Talde morea, azken bi norgehiagokak irabazita, pixkanaka hurbiltzen hasia da postu horietara, lehenengo hiruetatik soilik bost puntura daude-eta. Larunbatean irabaziz gero, tartea dezente txikitu daiteke.

Ez da erraza izango; Iker Bizkairen taldea kategoriako blokerik sendoena izaten jarraitzen du. Iazko denboraldian bigarren geratu ondoren, aurten titulua lortzeko hautagai serioa da. Iruñeko lantalde finkoari, Igor Echarri Lauburuko jokalari ohia gehitu zaio gainera; esperientziari plus bat gehiago emango die irundarrei.

Alfredo Hualde entrenatzailearen hitzetan: “Belabietara itzuliko gara larunbatean berriro San Juanen kontra jokatzera. Aspaldiko ezaguna da eta kategoriako puntako taldea izaki, lehia bizian gaude berarekin. Maila handiarekin jokatu beharko dugu alderdi guztietan, garaipena erdietsi ahal izateko. Taldeak oso ongi entrenatu du astean zehar, larunbatean datorkigunaz jabe izanda”.

Norgehiagoka 18:30ean izango da, Belabieta kiroldegian.

Beti bezala, neurketaren berri klubeko Twitter bidez jakin ahal izango duzue.

Ez ahaztu, LARUNBATEAN URRIAK 27, 18:30ean.

Oharra: partiduaren atsedenaldian klubeko bazkide guztien artean BENTA ALDEA jatetxeak
eskainita, bi lagunentzako afaria zozkatuko da.

#AukeratuMOREeginLAUBURU  #GoazenLauburuKEIbarra