Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean

2018-11-02T15:52:52+00:002018.11.02 |Tags: , , , |

Pasa de asteburuan Laubururen aurkariari Ibarran ez agertzeagatik ireki zaion espedientearen ebazpena ateratzear dagoelarik, Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean ligako seigarren jardunaldia jokatzeko asmotan. Arratsaldeko lauetan izango da norgehiagoka Bizkaiko herri honetan, eta Ibarrako espedizioa 13:00etan aterako da Belabietatik. Ez  agertzeagatik irekitako espedientearen ostean, eta egindakoa justifikatuz aurkariak berak aurkeztutako idatziaren ondoren, hartuko den ebazpenaren zain daude ibartarrak, hau da, partida beste egun batean jokatu beharko duten edo hiru puntuen jabe egingo diren argituko da. Bitartean ligarekin jarraituko dute talde bezala hazten jarraitzeko. Aitor Arevaloren mutilak dinamika ezkorra daraman talde baten kontra jokatuko dute, hiru aldiz jarraian galdu baitute, baina moreen aurrean irabazteko eta garaipenen bidean sartzeko gogotsu izango dira.

Talde moreak intentsitate handiarekin entrenatu du astean zehar, norgehiagokara ahalik eta baldintza onenetan iristeko, baina zorte txarra ere izan du, entrenatzaileak ezingo baitu Ion Ander Cuadradorekin kontatu, asteazkeneko entrenamenduan lesionatu zelako. Zoritxar honi Martin ibarbia eta Iker Zubelzuren bajak ere, gehitu behar zaizkio, biek arazo muskularrak dituzte eta asteko talde-dinamikatik kanpo egon dira.

Entrenatzailearen hitzetan: “Zierbena lan asko egindako taldea izateaz gain, ilusio handienarekin bizitzen duen entrenatzaile batek gidatzen du; jokoaren ideia oso argi duena. Norgehiagoka askotan ikusi gaituzte jokatzen, beraz oso neurketa polita izango da, baina asko eskatuko diguna ere bai. Guk ere badakigu nola jokatzen duten eta guretzat desberdina den defentsa mota baten aurrean partida ondo irakurtzea garrantzitsua izango da. Onenak irabazi dezala”.

Klubeko azpiko taldeei dagokienez, lehenengo territorialak Bilkoin Legorreta gaztetutakoaren kontra jokatuko du eta emakumezkoen taldeak Eskoriatzaren kontra. Bi partidak Belabietan jokatuko dira, 2004ko kadeteena bezala. Honek larunbatean jokatuko du Erain taldearen kontra. 2003ko kadeteak berriz, Lasarten jokatu beharko du Balerdi Harategiak taldearen kontra, bertako Maialen Chourraut kiroldegian.

#AukeratuMOREeginLAUBURU  #GoazenLauburuKEIbarra