Belabieta, ilusioaren hitzordua

2018-11-22T20:47:04+00:002018.11.22 |Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA – F.S. MARIANO RICO CUELLAR

Lauburu bere publikoaren aurrera itzuliko da larunbatean; bertan, Cuellar-ko (Segovia) FS Mariano Rico taldea jasoko du. Ibarrako parrokiak Alfredo Hualderen mutilen ibilbidearekin ilusioa pizten hasia du, izan ere, porrotik ezagutu gabeko 6 jardunaldi jokatu baitituzte, eta sei norgehiagoka horietatik bost, garaipenak izan dira. Bolada on honek sailkapeneko lehenengo hiru postuak gertutik ikusteko aukera eman die moreei, beraz, larunbatean taulari beste kolpe bat gehiago emateko ilusioarekin aterako dira kantxara.

Ez da erraza izango hala ere, Cuellar-ko talde hau kategorian ederki asentatu da-eta. Hasierako datetan sei porrota pilatu ostean, azkeneko lautan garaipenak besterik ez ditu kontatu, honekin, egun duten sasoia eta Ibarrara zer nolako konfiantzarekin etorriko diren atzeman dezakegularik.

Moreen taldean dauden lesioek berriz, eragozpen handia sortzen dute lan egiteko orduan eta deialdiak josteko garaian. Andoni Agirrezabalak eta Zuhaitzek giharretako arazoekin jarraitzen dute, eta baja hauei Zumeta eta Josebaren lesioak gehitu behar zaizkie; lehenengoak aste batzuk daramatza bizkarreko minarekin, eta bigarrenak berriz, izterreko goiko partean duen minagatik ezin izan du taldearekin entrenatu aste honetan.

Hala ere, ez da jarraitzaileei poz bat gehiago emateko aitzakia izango. Entrenatzaileak honela zioen honi buruz: “Lehenbiziko lau jardunaldietan galdutakoa berreskuratzea asko kosta zaigu. Horregatik ematen diogu halako garrantzia partidu bakoitzeko hiru puntuei. Badakigu larunbateko norgehiagoka oso zaila izango dela, beraiek morala oso goian dutelako, baina etxean jolasten dugu eta beste pauso bat gehiago eman beharra daukagu lehenengo hiru postuetara iristeko. Neurketa ona egitea eta zaleei garaipen eder bat eskaintzea espero dugu”.

Partidua 18:30ean izango da Belabieta kiroldegian.

Betiko moduan, Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango da norgehiagoka.

Ez ahaztu: LARUNBATA, AZAROAREN 24a, 18:30ean

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMOREeginLAUBURU

Oharra: Atsedenaldian klubeko bazkideen artean Danon Txokoa jatetxeak eskainitako bi
lagunentzako afaria zozkatuko da.