Lehenengo itzulia gailurrean amaitzeko klasiko bat

2018-12-21T20:06:32+00:002018.12.21 |Tags: , , , |

C.D.F. ZIERBENA F.S. – LAUBURU K.E. IBARRA

Lauburuk Muskizera bidaiatuko du larunbatean Zierbena indartsuaren kontra jokatzera. 2008. urtean igo zenetik, Brontzeko maila honetan urte gehien daramatzan taldea da Zierbena; ondotik jarraitzen dio Lauburuk, 2004-2005 denboraldian zilarrezko mailari uko egin behar izan zionetik eta 2011-2013ko tartea kontatu gabe, tradizio handiena duen kluba. Euskadin egun ikusi daitekeen tradizio handieneko partidaren atarian gaude beraz, gidoi bikaina bikaintasunetik oso hurbil dagoen Laubururen lehenengo itzulia ixteko.

Alta, arrakasta izatea ez da batere erraza izango. Zierbernaren kontra jokatzea erronka zaila izaten da beti, eta bere etxean are zailago. Taldeak jokatzen duen eraikinean burutzen ari diren lan batzuk medio, neurketa ondoko Muskiz herrian jokatuko da, ikuskizuna hobetzeko berme guztiak biltzen dituen kantxa batean.

Bertako taldea, ligako azken sei jardunaldietan lortutako lau garaipen eta berdinketa batekin iritsiko dira hitzordura, lorpen honek, aurreko entrenatzaileak uko egin eta Mikel Azkorrak taldeko gidaritza hartu duen unearekin bat egiten duelarik. Lantaldean gure inguruan ezagunak diren izenak bereizten dira; eskarmentu handiko jokalariak eta etorri berriak diren kalitate handiko gazte ugari.

Moreek, ezohiko astea izan dute konpromiso desberdin batzuen ondorioz. Alfredo Hualderenak Goierri KE–ri 2-9ko emaitzarekin irabazi zioten Gipuzkoako Kopa final laurdenetan.  Ibartarrak etxeko lanak eginda joango dira beraz, Muskizera eta lehenengo itzulia goiko postuetan amaitzeko helburu garbiarekin. Norgehiagokan zalantza izango da Aitzol, Adri eta Zuhaitz osatu dira-eta, antza.

Hauexek izan ziren Alfredoren hitzak larunbatekoaz: “Zierbenan kontra jokatzea beti izaten da zaila. Duten kalitateaz gain, markagailua edozein unetan desoreka dezaketen mila xehetasun ere hartu behar dira kontuan. Jokoan kontzentratzeak eta ekintza bakoitzean bizi aritzeak berebiziko garrantzia izango du, 40 minutuetan zehar. Garaipena lortu nahi dugu, gure zaleek gabonetan bere taldea gorenean ikusi dezan”.

Norgehiagoka larunbatean 12:00etan izango da Muskizeko udal kiroldegian eta Ibarrako espedizioa 8:45ean aterako da Belabietatik.

Betiko moduan, norgehiagoka Klubeko Twitterren jarraitu ahal izango duzue.

Ez ahaztu: LARUNBATA, ABENDUAREN 22, 12:00etan

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra