TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ F.S. – LAUBURU K.E. IBARRA

Sei puntu balio duten partida horietako bat jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako titulua lortzeko bidean aurkari zuzenaren kontra jokatuko du-eta. Hualderen mutilak Tafallako kantxa zailera joan beharko dute lehiaketa zirraragarri honetan guztiaren bila doazela erakustera. Lehenbiziko lau sailkatuak bi puntuko aldearekin egonda eta jarraitzaileak atzetik estutzen ari diren honetan, edozein estropezuk indarra galtzera eramango luke, izan ere, saria eramateko hautagaiak zortzi ere izan baitaitezke.

Falta diren 13 finaletatik lehenbizikoa izango da zalantzarik gabe, moreentzat zailenetako bat, talentu handiko jokalariez osatutako talde bati egin beharko die aurre-eta. Tafatrans taldeak, bere lantaldean kalitatezko jauzi bat ematea erabaki zuen eta Iñigo Amezketa edota Alex Arriazuren moduan, goiko kategorietan esperientzia duten jokalariak ekarri zituen. Ramon Navarroren taldeak, gainera, Jesus Preciado ere gehitu zuen, Burgosko Juventud del Círculo taldetik datorren eta Bigarren B Maila honetako goleatzailerik onenetako bat dena. Azken orduetan klubak berak beste mugimendu batzuek izango direla aurreratu zuen, beraz, Tafallako taldea izen handiko beste jokalariren batekin osatu izango dutela pentsatu behar da.

Lauburuk bere aldetik, badaki ze aukerak dituen eta ia lau hilabetez galdu gabe egotea eragin dion lan-ildoan erabateko konfiantza jarrita ekingo dio Tafallarako bideari. Norgehiagokaren zailtasunaz jakitun, mimo handiz prestatu dute partida eta nahiz eta jokalari batzuek oraindik minarekin jarraitzen duten, Zuhaitz eta Alex izan ezik, beste guztiak prest izango direla dirudi.

Alfredo Hualdek larunbatekoari buruz bere iritzia helarazi zigun: “Elkar ongi ezagutzen dugun aurkari baten kontrako norgehiagoka garrantzitsu batean aurrean gaude. Etxean asko estutzen dutela badakigu, baina aldarte horretara egokitzeko eta gure ideia inposatzeko gure jokalariek duten gaitasunaz konbentzituta nago. Hortik aurrera, xehetasun txikiena ere, garrantzitsua izango da eta oso kontzentratuta egon beharko dugu. Saria handia da eta zaleei gure helburura hurbilduko gaituen garaipena oparitzeak ilusio handia egiten digu”.

18:30ean izango da Tafallako CIP eraikinean. Ibarrako autobusa Belabietatik aterako da 15:15ean.

Ohiko moduan norgehiagokaren berri, Klubeko Twitter bidez.

Ez ahaztu: LARUNBATA, OTSAILAREN 2a, 18:30ean