LAUBURU KE IBARRA – PINSEQUE AD

Ibartarrak perfekzioa ukitu zuten lehenbiziko zati bikain batean, non atsedenaldira 6-1eko emaitzarekin iritsiz garaipena lotuta utzi baitzuten. Bigarrenean azken minutura arte mantendu zuten aldea; hemen, Pinsequek emaitza makillatzea lortu zuen bosteko jokoarekin.

Etxekoen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka eta lehenbiziko minututik garaipena helburu zuen Lauburu ziur eta konbentzitu bat ikusi zen. Defentsa altuarekin aragoiarrak lotu zituen eta baloiaren jabetzarekin Brianen atera arriskuarekin iristen ziren moreak. Laster iritsi zen Beñatek egindako 1-0ekoa; Antxonen jaurtiketaren ostean area barruan alderatze bat jaso zuenean. Gol honek bultzada eman zion Laubururi eta triangelukatze politak sortzen jarraitu zuen.

Bi minutu beranduago Oihanen gola iritsi zen. Bere parekoaz libratu eta ezkerrarekin egindako tiro indartsu batekin masta motzetik sartu zuen. Moreen joko ona markagailuan islatzen zen. Aragoiarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen taldea ordenatzeko, eta ongi etorri zitzaien, Pinsequek agintea hartu baitzuen Peñan atera iritsiz. Baina estrategia jokaldi batean kanpoko tiro batekin Javi Saldisek egin zuen lehenengo zati honen erdialdera 3-0ekoa, Zaragozakoen desesperaziorako.

Minutu bat beranduago, Pinsequek bere lehenbiziko gola egitea lortu zuen, Alex Gomezen eskutik. Ebrokoek gogor estutu zuten orduan, baina Ibarra ere arrisku handiarekin iristen zen aurkariaren atera. Beste jokaldi batean Oihan parekoaz libratu eta Aitzoli eskura utzi zion gola bigarren zutoinean. 4-1ekoa zen.

Lehenbiziko zati bikain hau errematatzeko, azken bi minutuetan ibartarrak, beste bi gol gehiagorekin, ia erabakita utzi zuten norgehiagoka. Bi golak Oihan, Antxon eta Zumetaren arteko elkarlanaren ondorio izan ziren. Baloi-ostearen ondoren trantsizio bizkorrak eginez, ate hutsean sartu zuten bigarren zutoinetik. 5-1ekoa Antxonek egin zuen eta 6-1ekoa berriz, Zumetak.

Bigarren zatian ez zen jokalekua asko aldatu. 24. minutuan Pinsequek Cristianen bidez aldea murriztu bazuen ere, Lauburu arrisku handiarekin iristen zen aurkariaren areara. Honela, minutu bat beranduago, Peñaren sake bikain batek Oihan 3 x1 jarri zuen eta markari gabe zegoen Javi Saldisek 7-2koa egin zuen. Norgehiagoka zoratu egin zen orduan, Pinsequeri mesede egiten zieten joan etorri askorekin Peñan atera erraz iritsiz.

Zortzi minutuetan moreak bost faltekin jarri ziren gainera. Hala ere, falta batean, Adrianek atezainaren alderatzea jaso eta markagailua 8-2an jarri zuen. Aragoiarrek ez zuten etsi eta bostekoa atera zuten. Azken bost minutuetan lau gol sartu zituzten, eta Alfredo Hualderenak egindako norgehiagoka bikaina ikusita, gol hauek lantalde morean eta zaleen artean zapore gazi-gozoa utzi zuten. Partida beraz, 8-6ko emaitzarekin amaitu zen.

Hiru puntu gehiago beraz, Laubururentzat; taldea sailkapeneko lehenengo postuetan jarraitu arazten duten puntuak. Badakigu taldea ez dela honekin konformatzen eta egindako esfortzutik osatu eta otsailaren 23an Alziraren kontra jokatu beharko duten norgehiagokarako prestatzen pentsatzen ari da; sailkapenean lider ukaezina da Alzira, Lauburu baino 4 puntu gehiago dituen taldea. Bi aste prestaketarako eta Valentziako lurraldeetara ibartarrak eramango duten ilusioa aurretik.

Kluba eskerrak eman nahi dizkie zaleei,  taldeari laguntzeko larunbatean eman zuten erantzun bikainagatik; jendez betetako harmailak pasatako garaiak gogorarazten zuten. Eskerrik asko!!

 

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreeginLauburu

XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Antxon (1), Beñat (1), J. Saldise (2) eta Dani.

Jokatu zuten beste jokalariak: Oihan (1), Aitzol (1), Zumeta (1), Adri (1), Garmen, Andoni eta Joseba.

PINSEQUE AD: Brian, Cristian (3), Luismi, Kiki eta Unai (2).

Jokatu zuten beste jokalariak: Beny, Carlos, Ruben, Diego, Alex Gomez (1) eta Daniel.

GOLAK

 

1-0 min. 02 Beñat Aldalur A

T

S

E

D

E

N

A

 

6-2 min. 24 Cristian
2-0 min. 06 Oihan Carlosena 7-2 min. 25 Javi Saldise
3-0 min. 07 Javi Saldise 8-2 min. 30 Adrian Ramirez
3-1 min. 09 Alex Gómez 8-3 min. 35 Cristian
4-1 min. 13 Aitzol Oiarbide 8-4 min.36 Unai
5-1 min. 19 Antxon Carlosena 8-5 min. 39 Cristian
6-1 min. 20 Andoni Zumeta 8-6 min. 40 Unai

EPAILEAK

Iñaki Castillejo Álvarez (Nafarroako Komitea)

José Antonio Piñar Viñas (Nafarroako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

Txema Montero Celaya (Gipuzkoako Komitea)