LAUBURU KE IBARRA – PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012

Ibarra bere zaleen aurrean jarriko da berriro larunbatean. Egutegiak hala aginduta eta bigarren itzuli honetan izan diren atsedenaldiak kontuan hartuta, abenduaz geroztik bi norgehiagoka bakarrik jolastu dituzte moreak etxean. Zaleek babestuta, Alfredo Hualderenak titulua lortzeko lehiara itzuliko dira.

Ez da batere erraza izango ordea. Patatas Gomez – AD Sala 2012 taldeak ezusteko batzuk eman dizkie kategoria honetan puntakoak diren hainbat taldeei. Alzirara eta Tafallara egindako bisitetan lortutako berdinketa bana dute meritu moduan, beraz, ibartarrek ez lukete fidatu behar Zaragozakoek sailkapenean duten postuagatik. Miguel Escosak entrenatutako taldea hamabigarren postuan kokatua dago, baina jaitsierako postuetan dauden taldeen aurrean puntuen alde handiarekin. Kategoriara igo berria den taldea bada ere, aragoiarrek aurrez aurre lehiatu dute jokatutako norgehiagoka guztietan, larunbatean beraz, kontzentrazio handiarekin jokatu beharko da puntuak etxean geratu ahal izateko.

Lauburun hainbat jokalarien lesioek kezka handia sortzen dute. Alziran kontrako norgehiagoka bereziki gogorra izan zen, jokalari batzuek kolpeak jaso zituzten eta ondorioz, 10 egun hauetan gelditu behar izan dute. Honela, Andoni Carlosena, Aitzol, Javi Saldise edo Garmen berak jardunaldi garrantzitsu honetan Alfredo Hualderen aginduetara egoteko osatzen jarraitu beharko dute.

Ibarrako entrenatzaileak larunbateko norgehiagokaz hauxe esan zigun: “Aurrerapauso bat ematea tokatzen zaigu norgehiagoka honetan. Alziran izandako labainkadak ez du liga hau lortzeko dugun borroka gaitasunarekin amaitu, gertatu zen egoera ulertzen dugulako. Pazientzia izan beharko dugu, partiduetara lotzen den taldea da eta multzoan dauden puntako taldeen kontra ongi lehiatzen dakiena, hainbat aldietan erakutsi duen moduan. Zaleei poza ematea eta onena aurrean dugunaren ilusioa ereitea espero dugu”.

Norgehiagoka 18:30ean izango da Belabieta kiroldegian.

Ohiko moduan klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango da.

Ez ahaztu: LARUNBATA, MARTXOAREN 9an, 18:30ean

Oharra: Norgehiagokaren atsedenaldian Danon Txokoa jatetxeak eskainita bazkide guztien artean bi lagunentzako afaria zozkatuko da.

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra