Larunbatean izango da, 16:45etik aurrera; talde moreak Zierbena jasoko du Belabietan bere ligako hemeretzigarren jardunaldian. Ibartarrak azken bi jardunaldietan seitik sei eginda, ligako hirugarren sailkatua menderatzeko lan zaila izango dute aurrean. Bizkaiko taldea denboraldi bikaina ari da burutzen.

Ligako sailkapenean galipoak 36 puntu dituzte, 85 gol aldeko eta 65 kontrako. Datuak konparatuz gero, ibartarrek 12 gol gutxiago sartu dituzte eta aurkaria baino bat gutxiago jaso.

Larunbateko norgehiagokarako, Arevalok ezingo du Martin Ibarbiarekin kontatu, eskuineko oinean behatz potoloan duen fisurak joko zelaitik urrunduko du bi asteetan zehar. Beste jokalari guztiak prest izango ditu.

Entrenatzailearen hitzetan: “Zierbena talde gogorra da eta aldaketen defentsa erabiltzen du aurkariaren ate inguruan baloia osteko asmoz. Erasoan berriz, joko zuzena landuarekin txandakatu dezake, baloia ongi maneiatzen baitute. 1x1ean baliabide gehien duen taldeetako bat da kategoria honetan; bakarkako defentsetan ze maila dugun neurtzeko test bikaina izango da”.

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra