LARDERO AD – LAUBURU KE IBARRA MAHALA

Lauburu Ibarra Mahala Errioxako Lardero herrira joango da larunbatean bertako taldearen aurrean neurtzera. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da eta Ibarrako espedizioa 15:30ean aterako da Belabietatik. Moreen asmoa hiru puntuak etxera ekartzea, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko.

Errioxarrek hamabigarren postuan doaz ligan; aste honetan Kantabriako Mar Rock taldeari 5-2 irabaztetik datoz eta estatistika moduan esan behar, 68 gol sartu eta 100 jaso dituztela. Taktikari dagokionez, defentsa indibiduala egiten duen taldea da eta erasoan pibota erabiltzen du. Joaneko norgehiagokan banako berdinketa egin zuten, Iker Zubelzuk amaierako klaxona jotzearekin batera sartu zuelarik. Larunbateko neurketarako, Arevalok ez du Martin Ibarbia eskura izango, orain bi aste oineko behatz potoloan egindako fisuratik osatze prozesuan jarraitzen du-eta. Beste jokalari guztiak prest egongo dira.

Entrenatzailearen hitzetan: “Pista zimurtsu batean jokatu behar dugu eta garrantzi handiko talde baten kontra, oso joko zuzena duena. Osagai hauek ez digu onura handirik egiten guk garatu nahi izaten dugun joko estiloagatik, baina moldatu beharra dago ahalik eta bizkorren eta parez pare lehiatu. Zierbenaren kontrako partida on bat jokatzetik gatoz eta ildo on honek zelaian isla izan behar du”.

#AukeratumoreeginLauburu #GoazenlauburuKEIbarra

#AukeratumoreeginLauburu #GoazenlauburuKEIbarra