Txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan, Mikel Raposok gidatutako 2003ko kadeten taldea bere liga erregularreko txapeldun bilakatu zen pasa den asteburuan.

Mikel Raposoren mutilak kanpaina bikaina burutu dute, titulua lortzeko beharrezko erregulartasuna mantenduz. Datorren maiatzan jokatuko den Kadete mailako Euskal Kopan parte hartzeko aukera ireki zaio taldeari titulu honekin; bertan Bizkaiko ordezkariaren kontra jokatu beharko du eta irabazle suertatzen dena, kluben arteko Espainiako Txapelketaren aurreko fasea jokatzeko euskal komitearen ordezkaria izango da.

Egutegiaren ondorioz sortzen diren kasualitateak medio, talde moreak jokatu beharko duen azken jardunaldia Belabietan izango da, klubeko beste kadeteen kontra gainera. Talde honek, bigarren itzuli bikaina burutu ostean, lehenengo lau postuetan amaitu du eta Gipuzkoako txapelketako bigarren fasea jokatzeko aukera izango du, sailkapeneko lehenengo lau taldeen arteko play off-a hain zuzen, eta ondoren bi lehenengoen arteko finala.

Infantilen kategorian ere, gazteak kanpaina bikaina ari dira egiten. Liga amaitzeko 3 jardunaldien faltan, bost puntuko aldea dute bigarren sailkatuarekin, Iruneko Erain taldea. Txapelketa irabazi nahi badute ezingo dute erlaxatu, izan ere, lehendabizi hirugarren postuan dagoen Berastegi taldearen bisita jasoko dute eta azken aurreko jardunaldian Erain bera izango baitute aurkari. Sailkapenaren buruan parekotasuna egotea hazten jarraitzeko seinalerik onena da, kategoria honetan hori da-eta, helburu nagusiena.

Kategoria honekin jarraituz, aipatu behar, Lauburuko 3 jokalariek hartu dutela parte Euskadiko Selekzioarekin, Almerian jokatzen ari den Espainiako Infantil Txapelketan. Esperientzia polita Manex, Unax eta Adurrentzat; hazten lagunduko die eta aldi berean beste erkidegoetan dagoen maila ezagutzeko aukera paregabea izango dute.

Beste aldetik, Lauburuko eskola Eskoriatzara joango da igande honetan Gipuzkoako areto futbol eskolen arteko topaketa berri batera. Oraingoan Eskoriatza KE-k antolatuta. Pasa den asteburuan Lauburuk eta Laskorainek jokatutako 2.B mailako  derbian egin zen eskolaren aurkezpena, nahiz eta bere ibilbidea denboraldi hasieran bertan hasi zuen.

9:10-9:28 ESKORIATZA – MONDRATE
9:30-9:48 LAUBURU 1 – LAUBURU 2
9:50-10:08 ESKORIATZA – LAUBURU 2
10:10-10:26 MONDRATE – LAUBURU 1
10:30-10:48 LAUBURU 2 – LAUBURU 3
10:50-11:13 ESKORIATZA – LAUBURU   (Benjaminak)
11:15-11:38 EGUZKI – LAUBURU    (Benjaminak)
11:40-12:03 ESKORIATZA – EGUZKI     (Benjaminak)
12:05-12:23 LAUBURU 1 – LAUBURU 3
12:25-12:43 MONDRATE – LAUBURU 3
12:45-13:03 ESKORIATZA – LAUBURU 1
13:05-13:23 MONDRATE – LAUBURU 2
13:25-13:43 ESKORIATZA – LAUBURU 3

* Alebinak 18 minutu – Benjaminak 23 minutu – Talde aldaketa 2 minutu