LAUBURU KE IBARRA – ESKORIATZA KE

Azken jardunaldian etxean jokatu beharko genukeen partida aurreratu eta pazko astean jokatu genuenez, maiatzean sartzearekin batera, Belabietan jokatu beharreko partidei amaiera eman genien ostiral iluntzean.

Aurreko partidetan, joko ona erakutsi arren, emaitzak ez ditugu aldeko izan eta beraz, amaiera  zertxobait borobilagoa emateko gogotsu ginen.

Hiru urte hauetako ohiturari jarraituz, partida aurretik  mahaiaren bueltan elkartu ginen kontzentraziorako kafe dosia hartzeko prest.

Aurrean aurkari gogorra genuen arren, dena ematera atera ginen kantxara eta baita lortu ere. Aspaldian ez bezala, ostiral iluntzeko partidan dena ondo atera zitzaigun eta golak ere bata bestearen segidan iritsi ziren, jokaldi borobilak sareratu eta are gehiago borobilduz. Amaieran 8-1eko emaitzarekin, kabitu ezinik geratu ginen Belabietan elkartutako zaleen aurrean.

Hemendik eskerrak eman denboraldi osoan zehar bidelagun izan ditugun jarraitzaile gutxi baina fidelei.

Ohitura onekin jarraituz, mahaiaren bueltan eman genion amaiera jardunaldiari. Oraindik azken neurketa bat dugu eta, azkenak utzitako zapore gozoarekin dena ematera aterako gara denboraldi gorabeheratsuari amaiera ezin hobea emateko asmoz. Aupa Lauburu!

 

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra