A.D. PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD — LAUBURU K.E. IBARRA

Errege Koparako sailkapena denboraldiko helburu nagusietako bat izanda, lortu izanak ematen
duen poztasunarekin, baina azken jardunaldira arte ligako tituluagatik borrokatzeko ilusioa eta
ardurarekin, Lauburuk kurtsoko bere azken irteera izango du asteburuan. Calatayudera
bidaiatu beharko dute Alfredo Hualderen mutilak ligako azken aurreko norgehiagoka jokatzea.
Bertakoak, kategoriaz jaitsita jada, bere jarraitzaileez agurtuko dira egun horretan, beraz,
norgehiagoka ona burutzen saiatuko direla pentsatu behar dugu.

Liga hasiera gogorra egin zitzaien Aragoiarrei. Lehenbiziko jardunaldia irabazi zuten, baina
segidan 9 jardunaldietan galdu zuten eta bolada txar horrek azken postuetara eraman zuen
taldea. Entrenatzaile aldaketak ere ez zuen norabidea aldatu. Jaitsiera burututa jada, eta
presiorik gabe, Javier Serranoren mutilak oraindik arriskutsuagoak izango dira, azken
poztasunaz gozatzeko grinak erasokor borrokatzera eramango ditu-eta.

Lauburu bere aldetik, Alziraren garaipen-oihua atzeratzeko ilusioarekin iritsiko da larunbateko
norgehiagokara, honela, azken jardunaldira txapeldun izateko aukerarekin iristeko.
Valentziarrekin 4 puntura daudela, hauek San Juan jasoko dute larunbatean eta Lauburuk
Calatayuden irabazi eta Alzirak galduz gero, kontuak estu geratuko lirateke azken datarako.
Bajei dagokionez, Zumeta, Beñat eta Andoni Agirrezabalak besteak baino intentsitate
txikiagoarekin entrenatu dute, baina larunbatean bertan egoten saiatuko dira. Beraz,
baieztatutako baja bakarrak Zuhaitz eta Josebarenak izango dira.

Alfredo Hualdek jardunaldi honi buruzko iritzia eman zigun: “Irteera hau oso serio hartu
beharra daukagu. Oso helburu polita bete dugu, baina ligaren bila joateko aukera dugu, eta
gure ardura da falta diren 6 puntuak lortzea. Bertakoek zailtasun handiak jarriko dizkigute eta
garaipena lortzea zaila izango da. Presiorik gabe jokatzen duen taldea ezin da aurre ikusi eta
horretarako prestatuta egon beharko dugu; xehetasunetan jarri behar dugu begia eta hasiera-
hasieratik lehiakorrak izan. Aste honetan oraindik txapelketa irekita geratzea espero dugu,
gure zaleek azken jardunaldi zirraragarriaz gozatu dezaten”.

Norgehiagoka 16:00etan izango da Calatayudeko Udal Eraikinean.

Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da 9:00etan.

Betiko moduan, norgehiagokaren berri Klubeko Twitter bidez.

Ez ahaztu: LARUNBATA, MAIATZAREN 18an, 16:00etan

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra