AD PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD – LAUBURU KE IBARRA

Peña La Union taldearen aurrean merezitako garaipena lortu zuten ibartarrak. Talde moreak espero bezala jokatu zuten eta hasiera-hasieratik besteak baino gehiago izan ziren, markagailuan alde handia ezarriz aurrena eta azken minutuetan oraindik gehiago aldendu arte.

Hasieratik garbi geratu ziren talde bakoitzaren asmoak. Bertakoak pista erdian jarri zuten defentsa, baloiaren jabetza Laubururi emanez. Lauburuk berriz, bertakoen baloi irteeran egiten zuten presioa. Zumetari sarrera arriskutsu bat egiteagatik bertako jokalari baten kanporatzea gertatu zen oso azkar, epaileek txartel gorria ateratzeko zalantzarik ez zuten izan. Nagusitasun horretan, Antxonek ireki zuen markagailua gurutzatutako jaurtiketa baten bidez. Lauburuk jokoa eta okasioak menderatzen jarraitzen zuen, nahiz eta Aragoiarrek berezko kasta ateraz, hainbat trantsizio eta estrategia jokaldietan Peña frogatu zuten. Taldeko jokaldi batean, presio irteera batean, Antxonek Javi Saldiseri pasa zion honek 0-2koa egin zezan. Lehenbiziko zatia amaitzeko 8 minutu falta ziren oraindik, baina bertakoek bostekoa atera zuten. Ez zitzaien apustua gaizki atera, minutu batean bien arteko aldea murriztea lortu baitzuten; Gillermok jaurti, Javi jo eta Peña ustekabean harrapatu zuen. Partidak berdintsu jarraitu zuen ondoren, Oihanek eta Garmenek lehenengo lerroan ostu eta paretaren ostean, Oihanek Javier Mateo gainditu zuen markagailuan 1-3koa ezarriz.

Bigarren zatiak gidoi bera izan zuen, bertako atezainaren geldiketak mantendu zuten bi golen arteko aldea norgehiagokaren denbora gehienean. Baina 10 minutu faltan, Peña La Unionek berriro 5x4koa jarri zuen abian. Ibarrako defentsa indartu egin zen, aragoiarrei gerturatzeko aukerarik eman gabe. Honela, Antxonek baloia ostea lortu zuen, parekoaz libratu eta ate hutsera bota zuen 1-4koa eginez. Handik pixka batera bertakoen beste presio irteera batean ostu ostean Oihanek aprobetxatu zuen eta Javi Saldisek lagunduz 1-5ekoa egin zuen, norgehiagoka erabakita utziaz. Azken minutuak gol-karrusel modukoak izan ziren. Lehenbizi Aragoiarrek murriztu zuten aldea: Oihanen bizkarrean errebotea egin zuen tiro bat ate morean sartu zen. Kuadro moreak beste bi sartu zituen ondoren. Lehenbizi Boliren asistentziarekin Javi Saldisek bigarren zutoinean eta ondoren Zumetak aurkariaren arean ostu eta 2-7koarekin markagailua itxi zuen.

Ibartarrek helburua bete zuten honela. Hiru puntu gehiago lortu zituzten sailkapenean hazten jarraitu ahal izateko. Jardunaldiko ez ustekoa eta berri ona Alziratik etorri zen baina. Liderrak ezin izan zuen San Juan garaitu eta berdinketan geratu zen. Honela, Lauburuk lehenengo postuarekin amesteko aukera izango du azken jardunaldian, bi puntuko aldea bakarrik dute-eta. Ez dago guztia Ibartarren esku hala ere, lehenbizi Zierbena garaitu beharko dute Belabietan, eta ondoren Alzirak Tolosan eta Laskorainen kontra, hiru puntuak ez ateratzea gertatu behar du. Azken jardunaldi hau izugarria izango da, bertan erabakiko da-eta, ligako txapelduna zein izango den.

XEHETASUNAK

PEÑA LA UNION: Javier Mateo, Cristian, Sergio, Alberto eta Javi Garcia.

Jokatu zuten beste jokalariak: Guillermo (1), Adrián eta Rafael.

LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, A. Carlosena (2), J. Saldise (2), Aitzol eta Zumeta (1).

Jokatu zuten beste jokalariak: Oihan (2) (1 pp), Dani G., Andoni, Alvaro, Boli, Garmen eta Aitor.

TXARTELAK

LAUBURU K.E. IBARRA:

PEÑA LA UNION:

Adrián (A)

Javi García (A)

Alberto (A)

Sergio (R)

GOLAK

0-1 MIN 04 Antxon

0-2 MIN 12 Javi S.

1-2 MIN 13 Guillermo

1-3 MIN 16 Oihan

ATSEDENA

1-4 MIN 31 Antxon

1-5 MIN 34 Oihan

2-5 MIN 35 Oihan (b.a.)

2-6 MIN 36 Javi Saldise

2-7 MIN 39 Zumeta

EPAILEAK

Javier Caballero Sandúa (Nafarroako Komitea)

Iñaki Castillejo Álvarez (Nafarroako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

Cinta Morin Pastor (Aragoiko Komitea)