LAUBURU KE IBARRA MAHALA – SAN JUAN AD

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere azken jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan, eta
San Juan talde nafarra izango du aurrean. Aitor Arevaloren mutilak bi aldiz jarraian galdu dute
eta denboraldia bigarren sailkatuari irabazita amaitu nahiko lukete. Hori lortzeko lan asko egin
beharko dute, San Juanek denboraldi guztian behin bakarrik galdu du-eta.

Javier Viedmak entrenatutakoak 180 gol sartu dituzte denboraldi guztian eta 63 jaso; zenbaki
ikaragarri hauekin, liga amaitutakoan jokatuko den jubenilen Espainiako txapelketarako
sailkapen historikoa lortu dute. Erasoan, 1x1ean desoreka eragiten duten jokalariak ditu
taldeak eta honek, denboraldiko norgehiagoka askotan ezberdintasunak markatu ditu.

Defentsa arloan berriz, oso talde zaila da eta jokalarien arteko elkartasuna agirian geratzen da.
Larunbateko norgehiagokarako Aitor Arevalok ez ditu Oihan Arrospide eta Beñat Bengoetxea
eskura izango, biak kolpe gogorra hartuta baitaude eta ezingo dute jardunaldi erakargarri
honetan parte hartu. Beste guztiak hor izango dira eta taldeak, duen onena eman beharko du
Iruñako taldea garaitu nahi badu.

Entrenatzailearen iritziz: “Denboraldiko azkeneko norgehiagoka da eta kategoriako oilarretako
batekin parez pare jokatzeko aukera bikaina. Azkenaldian emaitzek ez digute lagundu, baina
lantaldeak intentsitate handiarekin jarraitzen du lanean eta horregatik zoriondu egin nahi ditut
jokalariak. Ea norgehiagoka on bat jokatzen dugun eta hiru puntuak etxean geratzen diren;
izugarri poztuko nintzateke, merezi dute-eta”.

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra