Larunbatean Kantabriara bidaiatzea tokatu zitzaion Laubururi, bertako CFS Castro Urdialesen kontra jokatzeko. Talde bakoitzak erabilgarri zituen arma guztiak bikain erabili zituen eta denbora gehienean markagailua bertakoen aldeko egon zen. Baina, ibartarren sena atera zen 5x4an eta balantza alde morera okertzea lortu zen partidaren amaieran sartutako bi golekin.

Hasieratik talde bakoitzak planteamendu desberdinak zuela ikusi zen. Bertakoek defentsa bere kantxan egiten zuten, kontra bizkorrak eta baloiarekin joko zuzenago bat bilatuz. Talde moreak baloiaren jabetza zuten eta Castroren aurrerapena ekiditen saiatzen ziren presio itogarri batekin. Okasio asko sortu zen Castroren atean, baina gorritxoen defentsa onak eta Javi, bertako atezainaren lan bikainak eragotzi zuen gipuzkoarren gola.

Kantabriakoek presiotik ateratzea lortu zuten eta arriskuarekin iristen hasi ziren Jorgeren atera. Bandatik egindako jokaldi on batean Ruben Jorgeren aurrean jarri eta azpitik gainditu zuen arte, markagailua 1-0era igoaz. Lauburuk ezarritako gidoiarekin jarraitu zuen, iritsiera arriskutsuak eginez eta estrategian arrisku handiak sortuz; Zumetak, Oihanek, Javi Saldisek eta besteek okasio garbiak izan zituzten. Atsedenaldia egoera honetan iritsi zen, sentsazio onak, baina oraindik gola egitea lortu gabe.

Bigarren zatia hasita, Castrok izan zuen lehenengo aukera, talde moreari ezusteko ederra emanez. Baina handik aurrera Laubururen denbora izan zen, iritsiera asko eginez jarraian. Hala ere, ez zen baloia sareetan sartzea lortzen, Castrok gogor eusten zuen-eta, defentsan; gainera, golean amaitu ez ziren bi kontra ere, sortu zituzten. Handik gutxira, Zumetak langara botatzeak, edota Dani Garciak dena aldeko izanda, bigarren zutoinean errematatu ostean sartu ez izanak, Alfredo Hualderi azken 3 minutuetan bostekoa ateratzeko erabakia hartzera bultzatu zuten. Bertako jokalariei nekea nabaritzen zitzaien eta Lauburuk ondo aprobetxatu zuen hau. Minutu eta zertxobait gehiagoan markagailua iraultzeko gai izan zen talde morea, Javi Saldisek sartutako bi golekin. Lehenengoan Antxonek pasatako baloia errematatu zuen bigarren zutoinean, eta ondoren area barruan alderatze bat hartu eta gorritxoen atezaina fusilatu zuen. Azken minutuan bertako taldea izan zen atezain jokalaria atera zuena, baina Laubururen defentsa onak erraz eragotzi zuen berdinketaren gola.

Azkenean, garaipena Laubururentzat; sufritutako lorpena eta nahiko epikoa, hasieratik azken minutura arte golik sartzea lortu ez izanagatik. Partida amaiera hauek erakusten dute talde honen izaera irabazlea eta konforma ezina; beti aurrera egiten du, azken hatsa arte garaipena bilatuz.

Norgehiagokaren aurretik, Castro eta Lauburuen Ohorezko Mailako bi taldeak bere lehiaketa hasi baino zazpi egun lehenagoko lagunarteko bat jokatu zuten. Formakuntza prozesu batean dauden bi talde dira eta Aitor Arevalok entrenatutakoek 2-3ko emaitzarekin amaitzea lortu zuten. Datorren larunbatean 16:00etan Belabietan izango den norgehiagokan estreinatuko da talde morea, Racing de Mieres taldearen kontra, eta honelako norgehiagokak ligara ahalik eta erritmorik onenarekin iristea lortzeko balio dute. Asturiasko talde hau aurtengo denboraldian multzo zorrotz honetan dauden bost taldeetako bat da.

Datorren astean Tolosaldeko derbia izango dugu Belabietan, Tolosako Laskorain taldea jasoko baitu bertan Lauburuk. Talde bakoitzaren dinamika desberdinak ezaugarrituko dute derbi hau, baina ikuskizun bikaina izango dela ziur gaude; pasa den denboraldian azken minutuetan erabaki ziren norgehiagoka zirraragarrien moduan. Gipuzkoako areto futbolaren jarraitzaile guztiak animatzen ditugu festa honetara etortzea eta ikuskizunaz gozatzea.

Gogoan izan bazkide egiteko kanpaina abian dela, 2019-2020 denboraldi honetan talde morea ikusi eta animatzeko aukera bikaina.

#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenLauburuKEIbarra  !!!!!

XEHETASUNAK

CFS CASTRO URDIALES: Javi, Gaizka, Ima, Aitor eta Ruben (1).

Beste jokalariak: Raul, Jony, Aspi, Galende eta Pereda.

LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Antxon, Andoni, Javi Saldise (2) eta Beñat Aldalur.

Beste jokalariak: Aitzol, Zumeta, Dani G., Oihan, Álvaro, Boli eta Javi Aierbe.

TXARTEL HORIAK:

CFS CASTRO URDIALES: Galende

LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan

GOLAK 

1-0 MIN 15 – RUBEN

ATSEDENALDIA

1-1 MIN 37 JAVI SALDISE

1-2 MIN 38 JAVI SALDISE

EPAILEAK

Javier Caballero (Nafarroako Komitea)

Jesús Iribarren (Nafarroako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

Carmen Sanz Julián (Kantabriako Komitea)