Lauburuk ezin izan zuen berdinketa gainditu Aragoiko lurretan; lehenengo zatian nagusitu zen, baina ez zuen amaitzen asmatu. Bigarren zatian berriz, Aragoikoek beren minutu onenak jokatu zituzten eta ezusteko txar bat emateko zorian egon ziren, ondorioz, azken bost minutuetan berdindu behar izan zuten moreek.

Hasieratik bi apustu desberdin ikusi ziren pistan: etxekoek defentsa bere kantxan jarrita eta espazioa txikitu nahian; Ibarrakoek berriz, alturazko defentsari ekin zioten Zaragozakoei solturarekin jokatzea eragotziz. Gauzak honela, baloia Ivan Cuajardoren atean ibili zen denbora guztian, baina jokalari moreek ez zuten amaieran sarean sartzea lortzen. Taustek ere kontra bizkorrak sortzen zituen eta arriskuarekin iristen zen. Azkenean falta batean estrategia jokaldiarekin gola sartu zuen Antxonek; 0-1 izan zen eta emaitza honekin atsedenaldia iritsi zen.

Atsedenaldiak on egin zion bertako taldeari, hasieratik partidan sartuta ikusi zen-eta. Lauburuk ez zuen martxa hartzen eta Taustek aprobetxatu egin nahi izan zuen. Bigarren zati honen erdialdera, bertako taldeko Joel jokalari trebeak, bandako jokaldi batean bere parekoaz libratu eta jaurtiketa indartsu baten bidez, eskuadratik sartu zuen berdinketa eginez. Kontrolik gabeko uneak izan ziren orduan eta Zaragozako taldeak lortu zuen etekina. Ibarrako defentsak alderatzea lortu ez zuen baloia Alonsok area barruan hartu eta Tauste aurretik jartzea lortu zuen 2-1eko emaitzarekin. Lauburuk segituan erreakzionatu zuen eta bi iritsiera jarraian egin zituzten moreek, baina Ivan atezainak emaitza bere horretan mantendu zuen. Azken minutuak iritsi ziren eta Alfredok bostekoa atera zuen pistara; edozer gauza pasa zitekeen, eta zorionez azkar iritsi zen berdinketa. Andonik egin zuen bigarren zutoinean errematatu ostean. Ondoren defentsan eta jokaldietan egindako bi akatsek Lauburu kondenatzeko zorian egon ziren, baina etxeko taldeak ez zuen golaren aurrean asmatzea lortu. Azken minutuan, talde morea hiru punturekin etortzea ahalbidetuko zuen bina aukera garbi ere izan zituzten Carlosena anaiek.

Norgehiagoka bizia izan zen, aurten etxetik kanpora hiru puntu lortzea zaila izango dela erakusten duen horietakoa. Lanean jarraitu beharra dago, puntu hau etxeko garaipen batekin balekoa izateko. Urriaren 12an izango da. Belabietan beste garaipen bat bilatuko du Lauburuk eta Patatas Gomez Sala 2012 taldearen kontra izango da.

Bazkide egiteko kanpaina martxan da oraindik. Animatu talde morea 2019-2020 denboraldi honetan eta #AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez

XEHETASUNAK

TAUSTE FS: Ivan, Zueco, Javi García, Miguel eta Raúl Izquierdo.

Beste jokalariek: David, Achraf, Juan Carlos, Joel (1), Moises eta Alonso (1).

LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Antxon (1), Aitzol, Zumeta eta Javi Saldise.

Beste jokalariek: Dani G., Oihan, Boli, Andoni (1), Beñat Aldalur eta Endika.

TXARTEL HORIAK

TAUSTE FS: Raul Izquierdo

LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan

GOLAK

1-0 MIN 17 – ANTXON

ATSEDENALDIA

1-1 MIN 25 – JOEL

2-1 MIN 30 – ALONSO

2-2 MIN 37 – ANDONI

EPAILEAK

Daniel García Goikoetxea (Nafarroako Komitea)

Jose Antonio Piñar Viñas (Nafarroako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

Cinta Morín Pastor  (Aragoiko Komitea)