Bizkaira bidaiatuko du taldeak seigarren jardunaldia jokatzera CDF Auzoak Zierbenaren kontra.

Errege Koparen 32renetara iritsi izana gozatzeko denborarik gabe, asteburu honetako hiru puntuak lortzeko lehiaketan kontzentratuta dago jada Lauburu Ibarra. Aurkaria Zierbena taldea izango da, ohiko talde zaila eta borrokalaria; 18:30ean izango da bere kantxan. Azken astean lortutako bi garaipenen ostean, lehenengo postuetara igoaraziko lukeen beste hiru puntu gehiago lortuta itxi nahi du astea talde moreak.

Kopako norgehiagokaren eta larunbateko jardunaldiarenartean tarte txikia egonda ere, ibartarrak pistan egin duten hobekuntzari helduko diote asteburu honetan zerbait ona ateratzeko. Partida bat edo beste zalantzakor ibili ondoren, moreek aurre-denboraldian zituzten sentsazio on haiek berreskuratu dituzte.

Baina aurrean izango duten taldea zori oneko garaian dago, jokatutako bost jardunaldi hauetan, Liga guztian sasoirik handiena duen taldea dela erakutsi du. Oilar gehientsuen kontra jokatu du eta ez du bakar bat ere galdu oraindik. Bi garaipen eta hiru berdinketa egin ditu, hori da bere bermea eta talde moretik hurbil kokatzen duen emaitza. Etxean jokatuta, Lauburu aurreratzea ahalbidetuko dien hiru puntuen bila aterako dira. Iazko lantaldeak baja garrantzitsuak jasan behar izan ditu, pisu handia zuten jokalarien irteerarekin. Hala ere, talde indartsu eta sendo bat osatzea lortu dute. Azken urte zail baten ondoren, iraganean betetzen zituzten postuetan egotea itzuli dira.

Neurketa honetarako Alfredo Hualdek bere jokalari guztiak izango ditu eskura. Berri on bat ere bai, entrenatzaileak ondo ikusten badu, Juaristik bere debuta egin ahal izango baitu. Lesionaturik ez dago, beraz, larunbateko norgehiagoka %100ean ez jokatzeko aitzakiarik ez da egon behar.

Laburbilduz, eskakizun handiko beste norgehiagoka bat izango da. Bi taldeak elkar ondo ezagutzen dute eta bien arteko lehiakortasunak neurketa gogorrak eragiten ditu. Atearen aurrean gehien asmatzen duenak izango du garaipenera hurbiltzeko aukera.

Azpimarratzekoa da, egutegiaren kapritxoaz, jardunaldi hau leku berean jokatzea tokatu zaiela Jubenilen Ohorezko Mailari eta Bigarren B Mailari. Beraz, larunbat arratsaldean Zierbena-Lauburu  aurrez aurreko bikoitza ikusteko parada izango da. Jubenilak 16:00etan eta 2.Bkoek 18:30ean.

Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da Zierbenara bidean 13:00etan eta bidaian lagundu nahi duzuen bazkide guztiek klubeko bulegoan izena eman beharko duzue.

Betiko moduan, Lauburuko Twitterrean norgehiagokaren jarraipena izango da.

#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez