Lauburu Ibarra Mahalak bere laugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean eta Zierbenara bidaiatu beharko du. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da eta ikuskizun bikaina eskainiko dute hiru jardunaldietan hiru garaipen pilatu dituzten bi taldeek. Biek helburu bera izango dute, bolada on hori mantentzea, hain zuzen.

Galipoak landutako talde bat osatzen dute, abilezia handiko jokalariez osatua; aurtengo denboraldian gainera, Gora Bilbao taldetik etorritako jokalariak dituztenez, titulua lortzeko hautagaietako bat izatea espero da.

Ibartarrak, denboraldi hasiera ezin hobea izanda, hitzordura norgehiagoka on bat egiteko ilusioarekin doaz, eta aldi berean garaipena lortzea ere bai, moreen morala zeruetara iritsi dadin. Jarrillerosen aurka 3-1 eginda, landutako garaipen bat lortzetik datoz ibartarrak. Asteko entrenamenduak intentsitate handikoak izan dira, eta norgehiagoka hau mimo handiarekin prestatu dute. Jardunaldi honetan Javi Ayerbe atezaina baja izango da, eskuin eskuan duen ebakiagatik.

Entrenatzailearen hitzetan: “Test bikaina izango da larunbatekoa, orain arte partida zailak garaipenean amaitzen jakin izan dugu, baina aurkariak duen trebetasuna ikusita,datorren honek pauso bat gehiago eskatuko digu. Zierbena taldea Yesos Castaños taldearekin batera, gainditu beharreko taldeak da; zelaiaren lerro guztiak oso kontrolatuak dituztenez, oso lehiakorrak eta irabazteko zailak bilakatzen dira.Guk ez dugu gure filosofia aldatuko, eta hasiera-hasieratik dena ematera aterako gara”.

Azpimarratzekoa da, egutegiaren kapritxoaz, jardunaldi hau leku berean jokatzea tokatu zaiela Jubenilen Ohorezko Mailari eta Bigarren B Mailari. Beraz, larunbat arratsaldean Zierbena-Lauburu  aurrez aurreko bikoitza ikusteko parada izango da. Jubenilak 16:00etan eta 2.Bkoek 18:30ean.

Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da Zierbenara bidean 13:00etan eta bidaian lagundu nahi duzuen bazkide guztiek klubeko bulegoan izena eman beharko duzue.

#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez