Zierbenaren pista zailean puntuak lortzea ezinezkoa egin zitzaion Laubururi eta astea biribildu ezinik geratu behar izan zuen. Bizkaitarren atearen aurreko trebezia faltak hutsik itzultzea kondenatu zituen moreak.

Hasieran bi taldeak defentsa altuak jarri zituzten, baloiaren aurreratzea eragotziz, eta ondorioz, atera iritsiera gutxi ikusi ziren. Biek izan zituzten aukerak, baina ibartarrak markagailuan aurretik jartzeko bi okasio garbi izan zituzten atsedenaldiaren aurretik. Hala ere, hutseko berdinketarekin iritsi ziren lehenengo zatiaren amaierara.

Bigarren zatian bi aldeak dena ematera atera ziren. Hirugarren minutuan Antxonek botatako baloiak langa jo zuen ia-ia gola ukituz, baina handik gutxira Segurak, bandatik okertutako jaurtiketa eginez, sarean sartu eta markagailua 1-0era igo zuen. Moreak emaitza iraultzeko lanean jarraitu zuten; iritsiera garbiak izan zituzten berriro, baina ez zuten Mario atezaina gainditzen, arratsaldeko protagonista bilakatu zelarik. Lauburu erasoan buru-belarri, eta bizkaitarrek, norgehiagoka erabakita uzteko kontra batzuk ere, izan zituzten. Ibartarren iritsiera berri batean, Andonik, berdinketa egiteko dena aldeko zuela, bigarren zutoinean egindako errematearekin ez zuen asmatu eta segituan kontrako sententzia iritsi zen. Mariok egindako sake luze bat Markelek kontrolatu, Jorgeren irteera aprobetxatu eta ate hutsean ezkerrez, Muskizeko jokalariak ez zuen barkatu. 2-0ekoaren ondoren Alfredo Hualdek bosteko jokoa atera zuen erremontatu nahian, baina ez zen moreen eguna, eta ezin izan zuten golik sartu.

Denboraldiko lehenbiziko porrota, Lauburu lehenengo postuetatik 11 puntu hurbiletara uzten duena eta 2019-2020 denboraldi honetan aurkari eta norgehiagoka bakoitzaren zailtasuna berresten duena. Honela amaitu zen astea, beraz; puntu baikorra, Errege Koparen kanporaketa San Juanen kontra gainditu izana. Aurkari bera izango dute moreek aurrean berriro, urriak 26ko larunbatean Belabietan, eta lehenengo sailkatuen bidea jarraitzen saiatuko dira.

Gogoan izan, bazkide egiteko kanpaina martxan jarraitzen dagoela; egin bazkide eta #GoazenMorez #ZuekinGehiagoGara

#AukeratuMoreeginLauburu

XEHETASUNAK

 

CDF ZIERBENA: Mario, Segura (1), Efren, Kike eta Riki.

Beste jokalariek: Markel (1), Abel, Martos, Mikel Mozo eta Isra.

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Antxon, Dani, Zumeta eta Javi Saldise.

Beste jokalariek: Aitzol, Oihan, Andoni, Beñat Aldalur, Juaristi eta Jorge.

 

TXARTEL HORIAK

CDF ZIERBENA: (Txartelik gabe)

LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan eta Antxon

GOLAK

0-0

ATSEDENALDIA

1-0 MIN 22 – Segura

2-0 MIN 34 – Markel

EPAILEAK

Ibon García Llanos (Euskal Komitea)

Igor García Martos (Euskal Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

Iñaki Ortiz García (Euskal Komitea)