Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean Kantabriako Mar Rock taldea jasoko du Belabietan, 16:00etatik aurrera. Ibartarrak, Zierbenan denboraldiko lehenengo porrota jasan ostean, irabaztera aterako dira etxeko kantxara.

Kantabriarrek ez daramate bolada ona; denboraldi hasiera honetan jokatu dituzten lau jardunaldiak galdu dituzte eta une honetan jaitsierako postuetan daude, beraz, taularen erditik behera aldera dauden taldeen inguruan kokatzeko aukera bikaina izango litzateke talde honentzat, larunbatean Belabietan irabaztea.

Ibartarrak, larunbateko porrota eta gero, intentsitate handiz entrenatu dute eta partida on bat jokatzen saiatuko dira Zierbenako pasadizoa ahalik eta azkarren ahazteko, eta aldi berean, etorkizuneko erronka berriek ilusioz hartzeko. Larunbatean Javi Ayerbe ez da jokatzeko moduan egongo, ezta Alvaro Alonso ere, Zierbenan lesio bat izan baitzuen.

Entrenatzailearen hitzetan: “Ezin dugu aurkariaz fio, lau jardunaldi galdu baditu ere. Norgehiagoka bakoitza mundu bat izaten da eta lehiatzeko behar adinako intentsitatea ez badugu erakusten, norgehiagoka asko zaildu daiteke edozein unetan; ekidin egin behar dugu hori. Hobetzeko oraindik asko geratzen zaigu eta aurkariek guri punturik ez kentzeko, gogor entrenatzen jarraitu behar dugu”.

Gogoan izan, larunbatean urriak 26, Belabietan 16:00etan. Ondoren 2.B taldeak Iruñeko AD San Juan taldearen kontra jokatuko du, 18:30ean hain zuzen. Futbol ona ikusteko aukera ezin hobea larunbaten Ibarran. 

#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez