Lauburu Ibarra Mahala taldeak 3-8 irabazi zion Asturiasko Gijón Playas taldeari Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Ibarrako taldea oso ondo aritu zen lehen zatian eta guztiz euren kontrolpean izan zuten partida bat bideratuta utzi zuen hasieratik. 

Partida oso ondo hasi zen gipuzkoarrentzat, 3. minutuan aurre hartu baitzuten markagailuan, posizio-eraso baten ondoren Martin Ibarbiak kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Minutu bat geroago, bisitarien erasoko galera baten ostean, etxeko taldeak berdinketa lortu zuen. Dena den, 13 minuturen faltan, Iñigo Iriartek 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Gol honek ez zuen erasoko planteamendu ibartarra aldatu, jokoan erritmo biziz baitzeuden. Eta, joko on horren ondorioz, lehen zatia amaitzeko 9 minuturen faltan, Aimar Zubillagak beste bat sartzen zuen sarearen hondora konbinazio ekintza bikaina burutu ondoren. 

Aitor Arevaloren mutilak indartsu zeuden defentsan, eta azkar ateratzen ziren kontraerasoan baloia berreskuratzen zuten bakoitzean. Horrela, errekuperazio horietako batean, Asier Izagirrek 1 eta 4ekoa jarri zuen markagailuan, zatia bukatzeko 4 minutu falta zirela. Hala ere, talde moreak gehiago nahi zuten eta, soilik 50 segundoren faltan, Aimar Iturriotzek markagailua 1-5era igotzea lortu zuen. 

Bigarren zatiaren hasierari dagokionez, asturiarra izan zen batez ere; izan ere, lehen konpasetan ibartarrak inguratu zituzten eta, ondorioz, Aitor Arévaloren mutilek lan handia egin behar izan zuten markagailuko aldea murrizteko prest agertu zen talde bati aurre egiteko. 

Aurrerago, bigarren zatiko 5. minutuan eta Ibarrakoen lehen iritsieran, Iker Sanchezek 1 eta 6ra aldatu zuen markagailua, talde osoaren artean egindako jokaldi baten ondoren. Gol horrek ukituta utzi zituen etxekoak eta, 3 minutu beranduago, Álvaro Alonsoren golak bi taldeen arteko aldea gehiago handitzeko balio izan zuen. 

Partida erabakita zegoela baina talde bisitariak azken minutuetan izandako jaitsiera aprobetxatuta, bi gol sartu zituzten asturiarrek. Dena den, aurrerago, partida amaitzeko 3 minutu falta zirela, talde morea izan zen bi gol gehiago sartu zituena. Gainera, azken txistua entzun aurretik, Asier Izagirrek 3 eta 8koa jarri zuen; penalti bikoitzeko akzio bat eraginkortasunez gauzatu ondoren.

Partida amaitzean entrenatzaileak honakoa adierazi zuen: “Lehenik eta behin, jokalariak zoriondu nahi ditut garaipenagatik. Gaur, lehen zatian, gustatzen zaidan taldea izan gara, eta oso ondo aritu gara alderdi askotan. Bigarren zatiari dagokionez, apur bat erlaxatuta atera gara baina 1 eta 6koaren ostean desiratutako baloi erritmoa izan dugu berriro, eta partida zaila aurrera ateratzea lortu dugu. Era berean, konfiantza irabazten jarraitzeko eta bi aste barru Castro Urdialesen aurka etxean jokatuko dugun partida prestatzeko, ondo etorriko zaigu txapelketarik gabeko atseden aste hau”.

Bestalde, bi aste etxetik kanpo jokatzen aritu ondoren, aipatu beharrekoa da Lauburu K.E Ibarrak Belabietan jokatu zuen partida. Alfredo Hualderen mutilak aurkaria baino gehiago izan ziren, baina ezin izan zituzten hiru puntu baliotsuak lortu eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten (1-1). Dena den, gustura daude egindako lanarekin, eta, aste honetan, hiru jardunaldiren ondoren iritsi gabe jarraitzen duen garaipen bat lortzeko gogor borrokatuko dute.

Era berean, gogoratu Lauburu Berazubi Fisioterapia taldeak aste honetan jokatuko duela Gipuzkoako Kopako partida. Txubelek entrenatutako mutilek ahalegin handia egingo dute Arrasateko taldea mendean hartu eta final-laurdenetara sailkatzeko.

AUPA LAUBURU!!!!