Etxetik kanpo bi jardunaldi jarraian jokatu ondoren, Aitor Arevaloren mutilek La Esperanza-Rangers F.S. taldea izango dute aurrez aurre Belabietan. Partida igandean jokatuko da, goizeko 11:00etan. 

Ibarran jasoko duten talde asturiarra sailkapeneko 10. postuan kokatzen da guztira 13 puntu pilatuz; 4 garaipen, berdinketa 1 eta 9 porrotekin. Postua gorabehera, oso talde indartsua da, etxetik kanpo hobeto jokatzen duena. Gainera, oso dohain tekniko onak dituen jokalari bat dauka, zeina, horrez gain, egun Ligako goleatzaile nagusia den. Horregatik, 3 puntuak Belabietan gera daitezen, talde moreak bere armarik onenak atera beharko ditu eta asteroko entrenamendu bakoitzean egindako lan gogorra erakutsi.

Era berean, Lauburu Ibarra Mahalak, joan den larunbatean Racing de Mieresen aurka lortutako garaipenaren ondoren, bere aukeretan sinesten jarraitzeko beharrezkoa den konfiantza lortu du. Gainera, taldea kontzentrazio handiarekin jokatzen ari da azken jardunaldietan, horietako bakoitzean asko ikasiz eta egunez egun ezarritako helburuak gaindituz.

Entrenatzaile ibartarraren arabera: “Esperanza Rangers areto-futbol erakargarria garatzen duen taldea da, baloia atzekaldetik jokatzen saiatzen dena eta jokoan progresioa bilatzen duena. Joko zuzenaz abusatzen ez duen taldea da eta, behe aldean egon arren, bilakaera handia izan du. Horrez gain, lan metodologiarekiko fideltasun handia du. Hortaz, oso partida lehiatua izango da igandekoa eta ziur nago hura aurrera ateratzea kostako zaigula. Defentsan oso ondo aritu eta eta erasoan baloi erritmo ona mantendu beharko dugu 3 puntuak lortu ahal izateko“. 

Lauburutik zale moreak animatu nahi ditugu Belabietara hurbildu daitezen gure jokalariei euren indarra eta laguntza helaraztea. Beti bezala, ezinbestekoa da ikusleen berotasuna sentitzea eta klubetik izugarri eskertzen dugu guzti hori.  

AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!

Beste alde batetik…

LAUBURU K.E IBARRA

Aste honetan Lauburuk Zaragozara bidaiatuko du Patatas Gómez Sala 2012 taldearen aurka jokatzeko. Partida larunbatean izango da arratsaldeko 19:15ean Actur V pabiloian, non Alfredo Hualdek zuzentzen duen taldeak bosgarren garaipena bilatuko duen. Ziurrenik ohorezko postuetara benetan lotzeko azken aukera izanik, taldea jakitun da maila gorenean lehiatu beharko duela aukerari ihes egiten ez uzteko.

AUPA MUTILAK!!!!

LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIA

Txubelen mutilek hirugarren postua mantentzen jarraitzen dute Ligako sailkapenean. Pasa den astean egungo liderra den Oiartzun K.E taldea garaitzea lortu ez bazuten arren, aste honetan erronka berri bati egingo diote aurre 10. postuan kokantzen den Gaintxu A.F.T. taldearen aurka lehiatuz. Talde morea indartsu sentitzen da postu nagusietan jarraitzeko eta motibazio hori erakusten saiatuko da ostiralean.  

GOAZEN LAUBURU!!!!