Alfredo Hualderen mutilek Zaragozara bidaiatu zuten larunbatean, Ligako 20. jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Belabietatik eguerdiko 14:00etan atera ondoren, asteko helburuan bete-betean kontzentratzeko adinako aurrerapenarekin iritsi ziren aurkariaren pistara. Gainera, talde moreak 4 jardunaldi jarraian zeramatzan garaipena lortzen eta, beraz, bolada horrekin jarraitu nahi zuen; beste behin ere 3 puntuak Ibarrara bidaiatzea funtsezkoa zela jakinik. 

Hala, hasiera eman zitzaion lehen minutuetan tentsioz beteta egon zen partida bati. Bi taldeak behin baino gehiagotan kontrako atera iritsi arren, ez zuten lortzen jokaldiak bukatzea. Horri guztiari etxeko taldeak zein bisitariak defentsan oso goitik presionatu izana gehitu zitzaion. Ondorioz, askoz ere zailagoa bihurtu zen sortutako aukera garbien bidez baloia porteria barruan bukatzea. 

Konturatzerako, minutuak aurrera zihoazen eta ez zen lortzen markagailua estreinatzea. Era berean, baloi lapurreta asko egon ziren. Lapurreta horiek, batez ere, Laubururen aldetik etorri ziren zeina, baloiaren jabetza mantenduz, pixkanaka gero eta gehiago nabarmentzen hasi zen.

Aurreneko zatiaren lehen 11 minutuak pasata eta atsedenaldira 0 eta 0-ko berdinketarekin iritsiko ginela zirudienean, Juaristi iritsi eta transmititzen ari ziren joko sentsazioa aldatu zuen: kantxaren erdialdetik pase bat jaso, atezain aurkaria despistatu eta hura lurrean utzita 0 eta 1-ekoa jartzea lortu zuen. 

Lehen zatiko gainerako minutuetan Alfredo Hualderen mutilek aukera ugari izaten jarraitu zuten. Oihan, Antxon, Javi, Andoni, Zumeta, Aitzol… denek markagailura golen bat igotzeko aukera izan zuten arren, edo zutoinera jaurti edo etxeko atezainak baloia arrakastaz kanpora ateratzen zuen.  

Modu horretara, jokoaren lehen 20 minutuen amaiera adierazten zuen txistua entzun zen eta taldeak aldageletara joan ziren; haiei zein partidari berari oraindik ere emateko asko falta zitzaielaren sentsazioarekin. 

Aldageletatik itzuli ondoren, jokoa ez zen asko aldatu. Berriro ere, golean amaitzen ez ziren aukera asko. Gure jokalarien artean pase luze ugari ere egon ziren. Horrela, egoerak une bakoitzean eskatzen zuena ondo irakurtzeko gaitasuna erakutsiz, taldekideak elkarren artean bilatzen ziren baloia jaso eta hura sarearen hondora bidaltzeko asmoz. Eta, hain zuzen ere, aukera horietako batean eta dagoeneko partidaren 34.minutura iritsita, Zumetak baloia jaso eta area barruan utzi zion Iñigori. Horri esker, Zaragozan arnasa hartzeko balio izan zuen beste gol bat igotzeaz arduratu zen jokalari nafarra. 

Hala ere, jakitun ziren oraindik ez zegoela ezer erabakita eta defentsan zein erasoan oso gogor jarraitu zuten. Horrez gain, aurkariak jakin bazekien markagailuan hurbiltzeko aukera zegoela oraindik ere eta 5-eko jokoaren alde egin zuen azken txistua entzuteko 4 minutu eskas falta zirenean. Horren aurrean, Hualdek zuzendutako mutilek urduri baina beharrezko neurritasunez erantzun zieten.  

Azkenik, 0 eta 2-ko emaitzarekin iritsi ziren partida bukaerara; talde morearen garaipenarekin. Honela zioen entrenatzaile ibartarrak topaketaren amaieran: “Partida zaila izan da, non bi taldeek asko jokatzen genuen eta hori, batez ere, defentsako intentsitatean eta kontzentrazioan nabaritu da. Gu ez gara erasoan ondo aritu, baina hiru puntuak eraman ahal izateko nola lehiatu behar genuen jakin dugu“.

Lortutako puntuen garrantziaz jabetuta, gaur egun bosgarren eta seigarren postuan dauden taldeekiko 2 puntuk baino ez ditu urruntzen Lauburukoak. Pozik egindako lanarekin eta, era berean, errealistak egoerarekin. Izan ere, akatsik egiteko tarterik gabe jarraitzen du taldeak. Ondorioz, ahalik eta nibel hoberenean lehiatzen jarraitzea tokatzen da, are gehiago Lauburuk hurrengo asteetan aurrean izango dituen taldeen potentzial handia kontuan hartuta. Helburua argia da eta, lortu nahi badugu, ezin diogu geure buruari huts egiteko luxurik utzi.

GOAZEN LAUBURU!!!! JARRAITU LANEAN!!!!

PARTIDAKO XEHETASUNAK

Patatas Gómez Sala 2012: Carlos Amores, Alvaro Esteban, Fernando Vidal, David Antolin eta Santiago Bono

Horiez gain: Carlos Bergua, Alejandro Carreras, Alejandro Agut, Jorge Casado, Sergio Eguizabal, Jorge Revilla eta Jaime Garin

Lauburu K.E: Andoni Agirrezabala, Andoni Zumeta, Andoni Carlosena, Javier Saldise eta Jorge Sanchez

Horiez gain: Iñigo Iribarren, Aitzol Oyarbide, Xabi Juaristi, Oihan Carlosena, Oier Goikoetxea eta Alvaro Alonso

GOLAK

0-1 MIN 9 JUARISTI

ATSEDENALDIA

0-2 MIN 34 IÑIGO IRIBIARREN

Arbitroak

Areto Futboleko Arbitroa: Caballero Sandua, Javier (C.T.A. Navarro) 

Areto Futboleko Arbitroa: Pérez Werner, Manuel (C.T.A. Navarro)