3 puntuak etxean geratzeko beharraz jabetuta, Alfredo Hualderen mutilak erakusteko gogo handiarekin atera ziren pistara. Hala, hasiera eman zitzaion bai erasoan eta baita defentsan ere etxeko taldea nagusi izan zen partidari. 

Hasierako txistua entzun eta segundo gutxi batzuk besterik ez zituen behar izan Zumetak lehen gola markagailura igotzeko. Talde moreak ezin zuen hobeto hasi. 1 eta 0-arekin, intentsitatea mantendu zen jokoan eta aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren.

Modu horretara, Javi izan zen 2 eta 0-koa igotzeaz arduratu zena, Antxonek baloia lapurtu eta baloia sare barrura bidaliz. Bigarren gol horrek partida ibartarren alde zegoela sinesteko balio izan zuen.

Horrela, beharrezko indar eta motibazioarekin, aukerak sortzen jarraitu zuten etxekoak. Haien arteko konplizitate ona nabarmena zen, baina ez zuten lortzen jokaldi guztiak bukatzea. Zierbena ere aldea murrizteko zorian egon zen, baina Peñaren eta taldearen lanak eragotzi egin zuen.

Hala ere, gehiago egiteko gogoz zeuden etxekoak eta hala erakutsi zuten. Atsedenaldira iritsi eta minutu batera, Zumetak bere bigarren gola eta Laubururen hirugarrena sartu zuen, Oihanen asistentziaren ostean. 

Aldageletatik itzuli eta gero, bigarren zatia 3 jokalarirekin hasi behar izan zuten. Izan ere, arbitroek Dani kanporatzea erabaki zuten, lehen 20 minutuak bukatuta bizi izan zen tentsioaren ondorioz.

Dena den, taldeak jokoari eusten jakin zuen, nagusi izaten jarraituz. Horri esker, laster igo zituzten Carlosena anaiek Belabieta zutik jarri zuten beste bi gol. “Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, defentsa bikaina egin dugu berriro ere golak sartuz eta, horrek, hegal izugarriak eman dizkigu”, esaten zuen Alfredo Hualdek. Era berean, Peña gure atezainak hurrengoa adierazi zuen: “3x4koa ondo defendatuz, aurkaria lur jota gelditu da eta gu hortaz baliatu gara markagailuan aldea lortzeko”.

Minutuak aurrera zihoazen Ibarran eta etxeko taldeak partidaren nagusitasuna mantentzen jarraitzen zuen. Horri erantzunez, Zierbenak 5-eko jokoaren alde egin zuen. Erabaki horretaz baliatu ziren gure taldeko Iñigo eta Antxon, beste hiru baloi sarearen hondora bidaliz. 

Markagailuan Laubururen aldeko 8 golekin, zale guztien berotasuna sentitu zuten jokalariek eta amaiera ematen zitzaion partidari. Jokalari ibartarrek lan bikaina egin zutela adierazi zuen partidaren amaieran Hualdek. 

3 puntu gehituta, Lauburu postuz igo da eta seigarren kokatzen sailkapenean. 39 punturekin, soilik 2-k urruntzen ditu bosgarren postuan dagoen Ibarartetik eta 4-k, aldiz, gaur egun laugarren postuan dagoen Tafatransetik.

Beraz, larunbateko garaipen landuaren ondoren, oso garrantzitsua izango da hurrengo asteko partida, non San Juan A.D taldearen aurka lehiatuko diren. Horrekin lotuta, talde nafarra garaitzeko jokoaren intentsitateari eusteko beharra azpimarratu nahi izan du Javi Saldisek. Beraz, PlayOffak lortzeko helburua lortzeko gogor borrokatzen jarraitzen dutela erakutsi beharko dute Hualderen mutilek, lehenengo lauren artean lekua eginez.

GOAZEN LAUBURU!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

C.D.F Zierbena: Ricardo Jaime Gil, Enrique Sanchez, Efren Arco, David Segura eta David de Prado

Horiez gain: Markel Alava, Abel Macias, Mikel Mozo, Israel Fernandez, Adrian Alonso, Christian Martos eta Mario Fernandez

Lauburu K.E: Iñaki Peña, Andoni Zumeta, Andoni Carlosena, Javi Saldise eta Beñat Aldalur

Horiez gain: Iñigo Iribarren, Andoni Agirrezabala, Aitzol Oyarbide, Oihan Carlosena, Dani Garcia, Endika Uribe eta Oier Goikoetxea

GOLAK

1-0 ZUMETA MIN 1

2-0 JAVI SALDISE MIN 10

3-0 ZUMETA MIN 19

ATSEDENALDIA

4-0 MIN 22 ANTXON

5-0 MIN 36 OIHAN

6-0 MIN 37 ANTXON

7-0 MIN 37 IÑIGO

8-0 MIN 38 IÑIGO

Arbitroak

Garcia Llanos, Ibon (C.T.A. Vasco) 

Garcia Llanos, Igor (C.T.A. Vasco) 

Martinez Pinedo, Laura (C.T.A. Vasco)