Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Aitor Arevaloren mutilek Portugaletera bidaiatuko dute Jarrilleros F.S C.D taldearen aurka lehiatzeko. Bizkaitarrek 30 puntu pilatzen dituzte gaur egun, 10 partida irabazi eta 5 galdu dituztelarik. 

Jokatutako azken partidan, Portugaleteko taldeak bi goleko aldearekin irabazi zion Almi Elorrietako taldeari eta Jose Corredoiraren arabera, “defentsak erasoari irabazi zion”. Hala, partida osoan intentsitateari eusten dion taldea dela kontuan hartuta, partida ez da batere erraza aurreikusten ibartarrentzat.

Talde moreari dagokionez, hirugarren postuan jarraitzen dute Ligako sailkapenean eta inoiz baino indartsuago daude emaitza on horiei eusten jarraitzeko. Atseden astearen aurretik jokatu zuten azken jardunaldian lortu zuten garaipena funtsezkoa izan zen euren gaitasunetan konfiantza izaten jarraitzeko. Izan ere, lan gogorra egin behar izan zuten etsai borrokalari bat garaitu ahal izateko.

Era berean, bigarren postuan dagoen Otxartabetik aldentzen dituen puntua bakarra dela kontuan hartuta, Ibarrakoentzat ezinbestekoa izango da beste astebetez puntuak gehitzea. Horrez gain, hori lortuz gero, egungo liderra den Zierbena taldetik ere ez lirateke urrun egongo; 7 puntu baitira azken hauek ibartarrengandik bereizten dituztenak.

Aitor Arevalok adierazi duenez: “badakigu jokatzeko zaila izango den partida bat izango dela, 40 minutuetan erritmo altuan lehiatzen den taldea baita aurkaria. Gainera, etxean modu oldarkorrean eta oso bertikalean jokatzen du. Beraz, irabazi nahi badugu, sendo aritu beharko dugu eta bertikaltasun hori gelditu. Taldeak oso lan ona egin du astean zehar eta gogotsu gaude partida ona egin eta hiru puntuak ekartzeko“.

AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!

Beste alde batetik…

Lauburu K.E Ibarra

Alfredo Hualdek zuzentzen duen taldeak oso ondo definitutako jokoa egiten ari den Iruñeako San Juan A.D izango du aurkari larunbat honetan. Ibartarrei dagokienez, 6 jardunaldi daramatzate jarraian 3 puntuak eskuratzen eta Iruñeara oso indartsu eta gogotsu iristeko asmoa dute.

Klubetik gogorarazi nahi dugu doako autobusa antolatu dugula gureak animatzera joateko zalantzarik egiten ez duen ororentzat. Autobusa eguerdiko 15:30ean aterako da Belabietatik. Ligako azken jardunaldietara hurbiltzen ari gara eta, horregatik, inoiz baino gehiago behar zaituztegu. Funtsezkoa da taldeak atzean duten babes guztia sentitzea.

AUPA MUTILAK!!!!

Lauburu Berazubi Fisioterapia

Txubelen mutilek Egintza K.E taldearen aurka jokatu zuten atzo, Ligako hemezortzigarren jardunaldiari dagokion partidan. Atzokoa funtsezko partida izan zen. Izan ere, 4 puntuk bakarrik bereizten zituzten hirugarren eta laugarren postuei eusten zieten Ibarrako eta Villabonako taldeak. Horren aurrean, talde moreak bukaerara arte borrokatu eta garaipena lortu zuen 2 eta 1-eko markagailu batekin. Beraz, ezinbesteko puntu horiek lortuta, orain arte egindako lanari eusten jarraituko diote, helburu handiagoak lortzeko asmoz.

EUTSI LAUBURU!!!!