Aitor Arevalok zuzentzen duen taldeak egun liderra den Auzoak de Zierbena C.D.F taldea izango du aurrez aurre aste honetan. Ibartarrek Belabietan jasoko duten taldeak 45 puntu pilatzen dituzte eta orain arte jokatutako 16 partidetatik 15 irabazi dituzte. 

Bizkaitarrek oso talde indartsua osatzen dute eta banakako talentu handia dute. Gainera, euren emaitzetan islatzen den bezala, benetan denboraldi ona egiten ari dira. Era berean, Bizkaiako hainbat Klubetatik datozen zenbait jokalariekin, denboraldi hasieratik titulua eskuratzeko hautagaietako bat dira zalantzarik gabe. 

Talde moreari dagokionez, hirugarren postuari eusten diote 36 punturekin. Joan den astean Jarrilleros taldearen aurka jokatutako partidan 1 eta 0-ko markagailu batekin galdu zuten arren, jokalariak oso motibatuta eta indar handiarekin sentitzen dira orain arte izaten ari ziren bolada onarekin jarraitzeko. Gogor entrenatu dute aste honetan eta larunbatean jokoan dauden 3 puntuak Ibarran geratzea lortu nahi dute. 

Aitor Arevaloren arabera, “Estatistikek erakusten duten bezala, Ligako talde onenaren aurka arituko gara. Izan ere, partida bakarra galdu duen taldea da eta etxetik kanpo egindako irteera guztietan garaipenak pilatzen ditu. Elkar ezagutzen dugun bi talderen arteko partida izango da eta bertan xehetasunak garrantzitsuak izango dira.

Horrekin guztiarekin eta horrelako partida batek eskatzen duen indar guztia transmititzeko asmoz, Lauburutik taldea animatzera gonbidatzen ditugu zale more guztiak. Izan ere, lehen bi sailkatuen artean sartzeko eta Estatuko areto futboleko maila goreneko Play Off txapelketa jokatzeko borrokan, zale ibartarren berotasuna sentitzea guztiz irabazi dute denboraldi honetan. 

AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!

Beste alde batetik…

Lauburu K.E Ibarra

Alfredo Hualderen taldea Belabietara itzuliko da aste honetan, non Kukuiaga Etxebarri F.S. taldearen aurka jokatuko duen. Larunbateko partida ez da erraza izango ibartarrentzat eta, horregatik, talde moreak bere bertsiorik onena atera beharko du hiru puntuak lortzeko. Horrela, pistara oso aktibo, kontzentratuta eta ideiak argi izanda sartzea beharrezkoa izango da.

Hori guztia kontuan hartuta, Lauburutik zale more guztiak animatu nahi dugu Belabietara hurbildu daitezen indar guztiekin jokalariak babestera. Taldea oso motibatuta dago hain garrantzitsua den partida honi aurre egiteko eta, horri zuen indarra gehituz gero, dena askoz errazagoa izango da.

AUPA MUTILAK!!!!

Lauburu Berazubi Fisioterapia

Lauburu Berazubi Fisioterapia taldea Arrasatera joango da larunbat honetan, arratsaldeko 17:30ean Mondrateren aurka jokatzeko. Azken jardunaldietan hirugarren postua mantendu ondoren, orain arte bigarren postuan zegoen Eguzki Clínica Dental Aldaz taldearen puntu kopuru berak eskuratzea lortu dute Txubelen mutilek. Puntu kopuruan berdintzea lortu du Txubelen taldeak. Egiten ari diren denboraldi onaren eta lortzen ari diren emaitza onen jakitun izanik, ibartarrak dena emango dute batzen jarraitu ahal izateko. 

EUTSI LAUBURU!!!!