Ahalegin handia eta denboraldi paregabea egin ondoren, Lauburuko Kadete taldea den Lauburu Ibarra Zubiaurre, Liga Erregularreko txapelduna da jada 4 jardunaldiren faltan. Izan ere, asteburu honetako gure aurkariak, Antiguoko K.E. Botalekuk, galdu egin zuen aurreko larunbatean eta, horren ondorioz, Garmenek zuzentzen dituenak txapeldun bihurtu dira Donostiako Klubaren aurka jokatu aurretik. Horrek eskubidea ematen digu kategoria honetako Euskal Kopa bigarren urtez jarraian jokatzeko. Gainera, plaza bat izango dugu jokoan kategoriako Espainiako Kluben txapelketaren aurreko faserako. Joan den denboraldian ere, txapelketa hori jokatu eta antolatu genuen Belabietan hainbat Kluben presentziarekin; horien artean:  Fútbol Emotion Sala 10, Ribera de Navarra eta FC Barcelona. Zale moreentzako bizipen bikaina izan zen fase hura. 

Ohorezko Jubenil Maila

Ohorezko Jubenil Mailak, 2B mailako taldeak bezala, atseden hartuko du aste honetan Malagan ospatuko den Areto Futboleko Espainiako Kopa dela eta. Atsedenaldia izan arren, asteko entrenamendu saioei eutsi dio taldeak, C.D.E Marrock Kantabriako taldearen aurka datorren astean jokatuko duten partidan guztiz zentratuz. Era berean, lagunarteko partida jokatuko dute ostegunean Alfredo Hualderen mutilen aurka, denboraldiko une garrantzitsu honetan lehiaketa erritmoari eusteko helburuarekin.

Talde moreak, joan den larunbatean Belabietan liderraren aurka berdindu ondoren, hirugarren postua mantentzen du sailkapenean. Dena dela, euren ametsa lehen bi sailkatuen artean geratzea izanik, azkeneraino borrokatuko dute oraindik jokatzeke dauden 9 jardunaldietan euren helburua lortzeko. Gainera, taldeko misterra oso pozik dago mutilek azkenaldian egiten ari diren lanarekin eta konfiantza handia du beraiengan.

AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!

Beste alde batetik …

Lauburu Berazubi Fisioterapia

Filialak ere ez du atsedenik hartuko eta Tolosako Herrikide jasoko du Belabietan ostiral arratsaldeko 20:30ean. Gaur egun, bigarren postuan kokatzen den Eguzki Clínica Dental Aldaz taldearen puntu kopuru bera dute ibartarrek eta, horregatik, oso garrantzitsua izango da 3 puntuak batzea. Horren aurrean, taldea oso serio ari da entrenatzen, bolada on honi eusteak duen garrantziaz jabetuta. Txubelek adierazi duenez: “Denboraldiko une garrantzitsuan gaude eta 8 partida besterik ez dira geratzen. Printzipioz, ez dut uste arazorik izango dugunik Play Off-ean lehenengo 4en artean sartzeko. Hala ere, lehen 2 postuen artean sartzea da garrantzitsuena; kanporaketa etxean jokatu ahal izateko. Asteburuko partida zaila izango da, beti ondo lehiatzen duen talde baten aurka arituko garelako. Gu joko eta konfiantza une onean gaude, beraz, emaitza positiboa espero dut norgehiagoka honetan”.

GOAZEN LAUBURU!!!!