Dani Dos Anjos

About Dani Dos Anjos

This author has not yet filled in any details.
So far Dani Dos Anjos has created 222 blog entries.

Avilesen irabazita goraka doa Lauburu Ibarra Mahala (2-3)

YESOS CASTAÑO FS "A" - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-3 irabazi zion Yesos Castaño talde asturiarrari ligako hogeita bigarren jardunaldian. Forma eta konfiantzari dagokionez, oso garai onean dago talde morea eta defentsa elkartasunean zein erasoan egindako lan ona edota atezain jokalariaren azken apustuan oinarritutako garaipen bikaina lortu zuen. Baloia ibartarrek atera zuten eta Asturiaskoek pista erdiko aldaketan oinarritutako defentsa batekin, akatsak eragin nahian jokatu zuten, ondoren [...]

2019-04-17T14:46:42+02:002019.04.17 |Tags: , , , |

Lauburu ez zen kikildu Belabietan (8-4)

LAUBURU K.E. IBARRA - F.S. SANTURTZI Lehenengo zati bikain batean jokoa menderatuz, okasioak eta golak eskura izan zituen norgehiagokan beste hiru puntu gehiago lortu ditu Lauburuk; bigarren zatian berriz, 5x4arekin sufritzea tokatu zitzaion, errenta mantentzeko minutu luzeetan defentsa gogorra egin behar izan baitzuen azken emaitza lortu arte. Norgehiagokaren hasiera-hasieratik bi planteamendu desberdin ikusi ziren. Santurtzi bere kantxan geratzen zen, zain, baloia ematen eta ibartarren jokoan akatsak bilatzen. Ibartarrak berriz, bisitarien [...]

2019-04-15T16:23:49+02:002019.04.15 |Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Avilesen jokatuko du asteburuan

YESOS CASTAÑO FS “A” - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Ligako hogeita bigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Arratsaldeko 17:00etan izango da Asturiasko Avilés hirian eta bertan, Yesos Castaño taldea izango du zain. Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da 8:30ean; denboraldiko bidai luzeena izango da, baina helburua betikoa: hiru puntuak etxera ekartzea. Asturiasko taldea seigarren postuan doa ligako sailkapenean; 32 punturekin eta aldeko 132 golekin egun, kategoriako hirugarren goleatzaile [...]

Titulua lortzeko lehiara hurbildu nahi du berriro Lauburuk

LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da. Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den [...]

2019-04-11T17:35:39+02:002019.04.11 |Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Belabietan irabazita, puntuak gehitzen jarraitzen du (4-1)

LAUBURU IBARRA MAHALA - E.F.S DE SIERO "A" Ligako hogeita batgarren jardunaldia 4-1eko emaitzarekin irabazi zuen Lauburu Ibarra Mahalak, azken asteetan daraman bolada onarekin jarraitzen duelarik. Ibartarrak lan asko egin behar izan zuten bisitariari irabazteko. Ibartarrak hartu zuten iniziatiba partidaren hasieran. Asturiasko taldeak oso eskema kontserbatzailea erakutsi zuen Belabietan, bertakoen akatsen zain geratzen zelarik eta defentsa aldaketak pista erdian gauzatuz. Erasoan aurrez landutako ekintzak erabili zituzten bisitariek, beren atezainarekin ezustean, [...]

2019-04-09T12:05:00+02:002019.04.09 |Tags: , , |

Guadalajarako garaipenak ametsa luzatuko dio Laubururi (1-3)

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  — LAUBURU KE IBARRA Asko landutako garaipena lortu zuen Lauburuk etxetik kanpora jokatutako norgehiagokan; defentsa on batean oinarrituta, lehenengo zatian bertakoek sartutako golari buelta ematea lortu zuen eta bigarrenean, estrategia gol batekin aldea handitu eta lehiatzen jakin izan zuen amaiera arte errenta mantenduz. Hasiera bikaina egin zuen Lauburuk eta partiduko lehenbiziko minutuak moreak izan ziren; baloi-oste eta amaiera bizkorrekin eragindako presioak lehenbiziko gol-okasioak sortu zituzten. Hala [...]

Lauburuk Guadalajarara biadiatuko du guztiaren bila joateko asmoarekin

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  -- LAUBURU KE IBARRA Berebiziko norgehiagoka jokatuko dute igandean Alfredo Hualderen mutilak. Liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean, Tafatrans taldearekin hirugarren postuan berdinduta eta bigarren sailkatuarekin bi puntura daudela, kanpoan lortutako garaipen batek txapelketaren azken atalean lehiatzeko aukeretara bultzako lituzke moreak. Orain bi aste Tolosaldeko derbia irabazita, ibartarrak igande goizean abiatuko dira kategorian talentu handiena duen taldearen kontra jokatu eta irabazteko asmoarekin. Javier Ucedaren taldeak, [...]

2019-04-06T10:52:35+02:002019.04.06 |Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalak asturiasko Siero taldea jasoko du Belabietan

Lauburu K.E. Ibarra Mahala - E.F.S. de Siero "A" Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako hogeita batgarren jardunaldia jokatuko du larunbatean 17:30ean Belabietan, eta bertan Asturiasko Siero taldearekin neurtu beharko du. Egutegiak hala aginduta astebeteko geldialdia egin ostean, Aitor Arevaloren mutilak sasoi onean daudenez, azken asteetan lortutako emaitzak berretsiko dituen beste garaipen bat eskuratzen saiatuko dira. Asturiasko taldea 23 punturekin hamargarren postuan kokatzen da ligan, eta guztira 103 gol sartu [...]

Lauburuko emakumezkoen taldeak ligako partida guztiak jokatuta, fase berri bati ekingo dio datorren astean (4-1)

TRINTXERPE K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren. Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen [...]

Partida on bat jokatu eta hiru puntuekin etorri da Lauburu Ibarra Mahala Errioxatik (2-4)

A.D. LARDERO  - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-4 irabazi zion Lardero talde errioxarrari oso norgehiagoka serioa jokatu ostean. Atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin joan ziren bertako taldeari aukerarik ere eman gabe. Etxekoak baloiaren jabe zirela hasi zen norgehiagoka; Arevaloren mutilak intentsitate handiarekin estutzen zuten, Errioxar pista zimurrean baloiaren zirkulazioa zaila izaten dela jakitun. Baloiak bote handia egiten du holakoetan eta kontrolatzea zailagoa suertatzen da. Partidako lehenengo minutuan Iker [...]