Dani Dos Anjos

About Dani Dos Anjos

This author has not yet filled in any details.
So far Dani Dos Anjos has created 222 blog entries.

Tolosaldeko derbia irabazi du berriro Lauburuk (3-2)

LAUBURU K.E. IBARRA - LASKORAIN K.E. Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten. Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten [...]

Lauburu Ibarra Mahala bide onean jarraitzen saiatuko da Larderoren kontra

LARDERO AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala Errioxako Lardero herrira joango da larunbatean bertako taldearen aurrean neurtzera. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da eta Ibarrako espedizioa 15:30ean aterako da Belabietatik. Moreen asmoa hiru puntuak etxera ekartzea, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Errioxarrek hamabigarren postuan doaz ligan; aste honetan Kantabriako Mar Rock taldeari 5-2 irabaztetik datoz eta estatistika moduan esan behar, 68 gol sartu eta 100 jaso dituztela. Taktikari dagokionez, [...]

2019-03-21T21:27:03+02:002019.03.21 |Tags: , , , |

Derbia irabazi behar du Lauburuk guztiaren bila joan nahi badu

LAUBURU KE IBARRA – LASKORAIN K.E. Lauburuk eta Laskorainek jokatuko duten derbia dela-eta, festa bikaina sortuko da larunbatean Belabietan. Lauburuk oso serio hartu beharko duen festa izango da hain zuzen, sailkapeneko hiru postuetako bat lortzeko azken trena izan daiteke-eta. Galaz jantzita eta Ibarrako gotorlekuko harmailak lepo, Alfredo Hualderen mutilak garaipena bereganatzen saiatuko dira pasa den astean San Juanen jasotako zartadaren ondoren. Zaila izango da hala ere, gehienbat Laskorainek norgehiagoketan [...]

2019-03-21T21:37:40+02:002019.03.21 |Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalari ihes egin die bi puntuak Belabietatik (3-3)

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - CDF AUZOAK DE ZIERBENA Lauburu Ibarra Mahalak 3nako berdinketa egin zuen etxean Zierbenaren kontra. Bisitariek baino gehiago izan ziren norgehiagokan, baina azken metroetan ohikoa duten jo ezagatik ordaindu zuten Aitor Arevaloren mutilak. Ligako hirugarren sailkatua etorri zen Belabietara; defentsa arloan oso talde sendoa da eta azken metroetan bertikala, ikuslearentzat eta talde morearentzat norgehiagoka ikusgarria bilakatzeko osagai erakargarriak biak. Arevaloren taldeak erronka onartu zuen, eta [...]

San Juanen etxean galdu du Lauburuk (2-1)

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Norgehiagoka gogorra, intentsitate handikoa eta lehiakorra jokatu zuten moreek pasa den larunbatean San Juan Kirol Elkartean. Hiru puntuak eskuratu nahi izan zituzten bi taldeak, baina San Juanek hobeto erabili zituen bere armak eta azkenean beretzat izan saria.   Defentsak altu jarri zituzten bi taldeak norgehiagoka hasieran; honek jabetza motzak eta hurbilketa gutxi eragiten zuen. Moreek jabetza handiagoak izaten eta arriskuzko hurbilketa batzuk egiten [...]

Lauburu Ibarra Mahalak Zierbena jasoko du Belabietan

Larunbatean izango da, 16:45etik aurrera; talde moreak Zierbena jasoko du Belabietan bere ligako hemeretzigarren jardunaldian. Ibartarrak azken bi jardunaldietan seitik sei eginda, ligako hirugarren sailkatua menderatzeko lan zaila izango dute aurrean. Bizkaiko taldea denboraldi bikaina ari da burutzen. Ligako sailkapenean galipoak 36 puntu dituzte, 85 gol aldeko eta 65 kontrako. Datuak konparatuz gero, ibartarrek 12 gol gutxiago sartu dituzte eta aurkaria baino bat gutxiago jaso. Larunbateko norgehiagokarako, Arevalok ezingo du [...]

Berebiziko garrantzia duen neurketa jokatzera doa Lauburu Iruñara

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Ibarrari jokatzeko geratzen zaizkion 9 jardunaldiak final moduan jokatuko baditu, larunbat honetakoa finaletan finala dela esan beharko genuke; ibartarrak Iruñara joango dira aurkari “kutun” baten kontra jokatzera, denboraldi honetan eta aurrekoan ere, kirolezko helburu berak partekatzen dituen aurkaria hain zuzen. Soberan dago esatea beraz, larunbateko norgehiagokaren garrantziaren tamaina. Joaneko jardunaldian berdindu ostean, neurketa hau irabazten duena titulua lortzeko hautagai zuzena izango da eta [...]

Lauburu Ibarra Mahala hiru punturekin itzuli da kantabriatik

Lauburu Ibarra Mahalak 0-6 irabazi zion Mar Rock talde kantabriarrari ligako hemezortzigarren jardunaldian eta denboraldiaren amaierarako konfiantza irabazten joateko garaipen bat gehiago pilatu du. Talde moreak jokoaren alderdi guztietan partida on bat burutu zuen eta norgehiagoka menderatu hasieratik bukaeraraino. Moreek egindako jaurtiketen kopurua kontuan hartuta emaitza motz geratu zen. Ibartarrena izan zen lehenengo sakea eta zazpi segundora jada egurrean jo zuen jaurtiketa bat egin zuten. Arevaloren mutilak konbinazio bizkorrak egiten [...]

Garaipenaren bidera itzuli da Lauburu (5-4)

Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu. Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko [...]

Ohorezko Maila garaipen gehiago lortzen saiatuko da Polancon

Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren [...]