6 2019.05.06

Borobila (8-1)

2019-05-06T22:08:53+02:0006/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA - ESKORIATZA KE Azken jardunaldian etxean jokatu beharko genukeen partida aurreratu eta pazko astean jokatu genuenez, maiatzean sartzearekin batera, Belabietan jokatu beharreko partidei amaiera eman genien ostiral iluntzean. Aurreko partidetan, joko ona erakutsi arren, emaitzak ez ditugu aldeko izan eta beraz, amaiera  zertxobait borobilagoa emateko gogotsu ginen. Hiru urte hauetako ohiturari jarraituz, partida aurretik  mahaiaren bueltan elkartu ginen kontzentraziorako kafe dosia hartzeko prest. Aurrean aurkari gogorra genuen arren, dena ematera atera ginen kantxara eta baita lortu ere. Aspaldian ez bezala, ostiral iluntzeko partidan dena ondo atera zitzaigun eta golak ere bata bestearen segidan iritsi ziren, jokaldi borobilak [...]

2 2019.05.02

Azpiko taldeek izango dira protagonista asteburuan

2019-05-02T19:35:34+02:0002/05/2019|Tags: , , , , |

Ciudad Realen ospatuko den errege kopa dela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez eta azpiko kategoriek eta territorialek hartuko dute protagonismoa jardunaldi honetan. Infantilek eta kadeteek bazterketa desberdinak jokatuko dituzte Gipuzkoako txapelketako finalera iristeko helburuarekin. Senior kategorian, Lauburu Berazubi Fisioterapia taldea Lasarteko Aldaz Hortz Klinika taldearen aurrean jarriko da; zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak neurtuko dira hurrenez hurren, eta ligako finalari eroso erantzungo diote Txubelen mutilak bigarren itzulian ondo erreakzionatu ostean. Norgehiagoka honek irekiko du jardunaldia Belabietan, ostiralean 20:00etan. Jarraian neskak hartuko dute lekukoa eta Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Lesioek min handia egiten ari dira denboraldi honetan eta [...]

25 2019.03.25

Lauburuko emakumezkoen taldeak ligako partida guztiak jokatuta, fase berri bati ekingo dio datorren astean (4-1)

2019-03-25T23:07:30+01:0025/03/2019|Tags: , , , , |

TRINTXERPE K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren. Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen atzetik iritsi ziren partidaren erdira. Bigarren zatia gogotsu ekin zien bisitariek; animoa goian eta baloiaren jabetza zuten, baina aukera dezente barkatu izanak bertakoen atzetik jarraitzea eragin zuen. Trintxerpeko neskek ez [...]

8 2019.01.08

Lauburuk Gipuzkoako Kopa irabazi du

2019-01-08T16:52:57+01:0008/01/2019|Tags: , , , , |

Pasa den larunbatean Areto Futboleko Gipuzkoako Kopa irabazi zuen Lauburuk, finalean Tolosako Herrikideri 0-6 irabazi ostean. Finalaurrekoan Laskorain izan zuen aurrean eta honi ere, emaitza berarekin irabazik zion ostiralean. Lehenengo finalaurrekoa jokatu zuten Lauburuk eta Laskorainek. Hasieratik ikusi zen ibartarrek martxa bat gehiagorekin ari zirela jokatzen, eta horren emaitza hasierako bost minutuetan sartutako gol kopurua izan zen. Andonik ireki zuen markagailua, Tolosako atezaina ustekabean harrapatuz 30 metroetatik botatako gol bikain batekin. Handik gutxira Antxonek ezkerrarekin jaurti zuen eskuadrara tantoa eginez eta lehenbiziko zatia amaitzerako Oihan eta Zumeta izan ziren 0-3 eta 0-4 egin zutenak, norgehiagoka bideratuta utziaz. Aldageletatik bueltan [...]

21 2018.11.21

Eskerrak beti ez den irabazten

2018-11-21T21:26:43+01:0021/11/2018|Tags: , , , , |

Ostiral iluntzean 1-4 emaitzarekin galdu zuten partidua Lauburuko neskek Ordiziaren kontra. Ligako lehen porrota jaso zuten, baina, txanponaren beste aldeari begiratu eta porrota ikasteko baliatuko dute.   Olatz Artola entrenatzailearen hitzetan: “Zenbatetan esan digute garrantzitsuena emaitza dela? Madrilek gaizki jokatuta ere irabazi egiten d(z)uela eta hiru puntu horiek pilatzea dela balio duena? Kontrara, zenbatetan esan digute inportanteena parte hartzea dela? Ondo pasatzea?” galdera horiek egin dituzte Laburuko neskek. Eta erantzuna, argi dute: “ondo pasatzea”. Hainbatetan berretsi duten bezala, hori da nesken helburua. “Eta, ondo pasatzeko, ez da ezinbestekoa irabaztea, baina bai gustura jokatzea eta taldekideekin gustura sentitzea. Beraz, larunbateko porrotak [...]

14 2018.11.14

Lauburu emakumezkoen taldea, Kopako finalerdietara sailkatu da

2018-11-14T12:46:47+01:0014/11/2018|Tags: , , , , |

Asteburu honetan, Gipuzkoako Kopako txapelketan, kanporaketako itzulerako partida jokatu zuen Lauburuko emakumezkoen taldeak. 0-4ko emaitzarekin gailendu ziren gure neskak  Lasarteko Garoa taberna taldearen aurka eta joaneko partidako errenta aprobetxatuz (5-2), hurrengo faserako sailkapena lortu dute. Partida, igande goizean jokatu zen Lasarteko kiroldegian. Joaneko partidako errenta baliatuz, lasaitasunez baloia mugitzen hasi ziren, Garoaren ate ingurura gerturatuz eta gol aukera asko egiten. Gola ordea ez zen iritsi 20. minutua bete arte, taldeko jokaldi bat osatu ondoren Elik baloia sareetara bidali zuen, lehen zatia 0-1ekoarekin amaituz. Bigarren zatiaren hasieran, Lorenak egindako falta baten ondorioz, Laubururen aurkako penaltia adierazi zuen epaileak, baina Lorena bera [...]

24 2018.10.24

Ba al da hasiera hoberik?

2018-10-24T17:04:26+02:0024/10/2018|

Atea hutsean eta hiru goleko aldearekin irabazi zuten Lauburu K.E-ko neskek Anoetaren kontra denboraldiko lehen jardunaldian. Etxetik kanpo hasi dute denboraldia gure neskek. Igandean, goizeko 10:45ean jokatu zuten ligako lehen partida, Anoetan. Partida bizia izan zen, azkarra, erritmo askokoa. Hasieratik baloiaren jabetza izan zuten ibartarrek eta, honela, beren jokoa egin ahal izan zuten. Hutsuneak bilatzen jakin izan zuten eta espazioei probetxua ateratzen. Lehen zatian 0-2 abantaila lortuta eta bigarren erdian partida 0-3rekin erdietsita utzia, hiru puntuak Ibarrara ekartzea lortu zuten.

30 2018.05.30

Emakumezkoak gertu eta Lauburuko infantilak Euskadiko txapeldunak

2018-05-30T12:57:43+02:0030/05/2018|Tags: , , |

Liga erregularra eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, Euskadiko Txapelketa eta bigarren mailarako igoera jokatu zuten larunbatean Lauburu K.E-ko senior neskek. 2-0 galdu zuten Santurtziren kontra. Etxetik kanpo jokatzen zuten ibartarrek urteko partidarik zailena. Euskadiko Txapelketa, Santurtziren kontra, Santurtzin. Aldeko zuten hori santurtziarrek. Hala ere, hortzak estutzeko asmotan egin zuten ibartarrek Bizkaiarako bidea. Aurkaria ezezaguna zen, ez ziren sekula aurrez aurre izan. Ez zekiten zer topatuko zuten, eta, topatu zutena oso maila onekoa aurkaria izan zen: lehiakorra, konfiantzaduna eta taktikoki landua. Ibartarrak atzera pauso bat eman zuten kalitate horren aurrean. Beldurretik hasi ziren jokatzen, eta, honela, zaila da aurre egitea. Santurtziarrak [...]

23 2018.05.23

Lauburu Euskadiko txapelketetako bi finaletan egongo da

2018-05-23T22:55:45+02:0023/05/2018|Tags: |

Asteburu honetan denboraldi arrakastatsu bati emango dio amaiera klubak. Liga erregular guztiak amaituta, playoffen garaia da. Mailaz igotzekoak edota lurraldetako finalaz gain erkidego mailakoak ere izango dira, eta hemen, jokatu dezaketen kategoria desberdinetan hiru finaletatik bi jokatuko ditu Lauburuk denboraldi bikain honi agur esateko. Pasa den larunbatean Zierbenako kadeteak merezimendu osoz, Euskadiko txapelketa irabazi zuten, eta larunbat honetan Lauburuko neskak emakumezkoen Euskadiko finala jokatuko dute Santurtzi indartsu baten aurka; Estatuko bigarren mailara igoera dago jokoan. Zierbenako gaztetxoei berriz, Nafarroan ospatuko den Espainiako txapelketaren aurreko faserako zorterik onena opa diegu. Emakumezkoen partidua Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian jokatuko da, larunbatean 18:30etik [...]

22 2018.05.22

Emakumezkoak Gipuzkoako txapeldunak dira

2018-05-22T11:59:13+02:0022/05/2018|Tags: , |

Egutegian gorriz markatutako eguna zen larunbatekoa. Etxean, Belabietan, Gipuzkoako finala jokatu zuen Lauburuko emakumezkoen taldeak. Txanpona airera botatzean bezala, jakina da bi aldeetako edozein atera daitekeela. Zortea jokoan dagoela. Eta zortea irabazi egiten dela. Jokatzeko eta irabazteko gogoz joan ziren moratuak Belabietara, eta partidak txanponaren bi aurpegiak izan zituen: aldekoak eta kontrakoak. Ezkerreko oinarekin hasi zuten ibartarrak partidua. Hasi eta segundo gutxira, etxekoen huts bati esker, Idiazabalgo neskek aurrea hartu eta 0-1 ezarri baitzuten markagailuan. Baina gol honek barruko urduritasunak orekatu eta bihotzarekin ez baino buruarekin jokatzen hasteko aukera eman zien Lauburukoei. Eta gogotsu hasi ziren, indartsu. Joko honen ondorioz [...]

Go to Top