Lauburu Aldaz Klinika irabazten jarraitzera / Lauburu Aldaz Klinika a seguir ganando partidos

2017-03-17T16:52:52+00:002017.03.17 |

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak atseden du aste honetan, txapelketan izango den etenaldiagatik.

Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen taldea, Lasartera joango da  larunbatean, 16:00etatik aurrera, Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka jokatzeko asmoz. Bost jardunaldi falta direnean, sailkapeneko lehenbiziko zortzien arteko aldea oso txikia da. Liderra eta zortzigarren sailkatuaren artean sei puntu bakarrik daude eta bigarren eta zortzigarrenaren artean hiru besterik ez. Aste honetako aurkaria goiburuko postu hauetatik at dago, baina ez da lasaitzea komeni eta kontzentrazio handia beharko da partida guztian zehar.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldeak 2-1 galdu zuen joan den astean Eskoriatza K.E. taldearen aurka jokatutako partida lehiakor batean; golaren aurrean trebetasun eza, oztopo izan zen ibartar jokalarientzat. Jardunaldi honetako partida, ostiralean, jokatuko da. Lauburu Aldaz Klinika Trintxerpe C.D. taldearen aurrean neurtu zen Belabietan; ibartarren atzetik hirugarren sailkatua, hain zuzen.

LAUBURU K.E. IBARRA, kadeteak berriz, Arantzazuko Ama Ikastolaren aurka erraz irabazi zuten aurreko jardunaldian. Mikelen jokalariak asteko lan dinamika onarekin jarraitzen dute; asteburuko emaitzekin berresten den lana. Igandean, Donostiako Summa Aldapeta taldea jasoko dute Belabieta kiroldegian, goizeko 11:00etan. Txapelketako hurrengo fasera begira, hazten eta hobetzen joateko balioko dien aurkari gogorra izango da.

El LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA de División de Honor Juvenil descansa esta semana, ya que hay un parón de una semana en la competición.

Tras lograr una clara victoria la jornada anterior, el LAUBURU ALDAZ KLINIKA masculino se desplaza el sábado a Lasarte, para enfrentarse a partir de las 16:00 horas, al Cecilia fruta denda Kebab Lasarte. A falta de cinco jornadas, las diferencias entre los ocho primeros de la clasificación son mínimas. Sólo seis puntos separan al líder del octavo clasificado y del segundo al octavo son tres los puntos de diferencia. Por tanto, cada partido es importantísimo. El rival de esta semana se encuentra fuera de esos puestos cabeceros, pero no conviene relajarse y habrá que estar muy concentrados, a lo largo de todo el partido.

El LAUBURU ALDAZ KLINIKA femenino perdió la semana pasada por 2-1 ante el Eskoriatza K.E., en un disputado partido, en el que la falta de acierto de cara al gol, fue un lastre para las jugadoras ibartarras. El partido de esta jornada se disputa el viernes. El Lauburu Aldaz Klinika se enfrentó en Belabieta, al Trintxerpe C.D., tercer clasificado por detrás de las ibartarras.

Por su parte, los cadetes del LAUBURU K.E. IBARRA, la jornada anterior se impusieron con claridad al Arantzazuko Ama Ikastola en Donostia. Los entrenados por Mikel, siguen con su buena dinámica de trabajo semanal, que se ve refrendada por los resultados del fin de semana. El domingo recibirán al Summa Aldapeta de Donostia, en el polideportivo Belabieta a partir de las 11:00 horas. Un duro rival para seguir creciendo y mejorando, con la mirada puesta en la siguiente fase de la competición.