EMAITZA SENDOA, PARTIDA MOTELA
Partida motela, erritmorik gabea eta defentsan hutsune larriekin Albaidako Pabiloiak Bigarren B Mailako 2. multzoko 19. jardunaldiko partida hartu zuen, Albelda FS eta CMO Valves Lauburu KE Ibarra taldeen artean. Harmaila jendetsua eta kolore berezia jarri zuten zale moreen animazioak; kantxan, ordea, ikuskizuna nahiko gris geratu zen. Behekoaren eta liderraren arteko “tranpa-partida” horietakoa izan zen, eta topikoa bete egin zen. Erritmo baxuak lehen zatia baldintzatu zuen: joko jarraitasun eskasa eta intentsitate gutxi. Hala ere, bisitarien eraginkortasuna nahikoa izan zen norgehiagoka azkar bideratzeko: Victorrek 2. minutuan ireki zuen markagailua, Raulek 5.ean handitu, eta berriro Victorrek 15.ean itxi zuen lehen zatia, atsedenaldira 0-3arekin iritsiz, denboraldiko lehen zatirik motelenean. Aldageletatik bueltan, gidoiak ez zuen aldaketa handirik izan. Ibartarrak hiruko jokoaren eta laukotearen artean [...]



