15 2019.04.15

Lauburu ez zen kikildu Belabietan (8-4)

2019-04-15T15:54:04+02:0015/04/2019|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - F.S. SANTURTZI Lehenengo zati bikain batean jokoa menderatuz, okasioak eta golak eskura izan zituen norgehiagokan beste hiru puntu gehiago lortu ditu Lauburuk; bigarren zatian berriz, 5x4arekin sufritzea tokatu zitzaion, errenta mantentzeko minutu luzeetan defentsa gogorra egin behar izan baitzuen azken emaitza lortu arte. Norgehiagokaren hasiera-hasieratik bi planteamendu desberdin ikusi ziren. Santurtzi bere kantxan geratzen zen, zain, baloia ematen eta ibartarren jokoan akatsak bilatzen. Ibartarrak berriz, bisitarien baloi irteera defentsan bertan estutzen zuten, pareko taldearen jokalari onenei pentsatzen eta jokoa sortzen utzi gabe; eta erasoan, baloiaren jabetzarekin pazientzia izaten. Gauzak honela, bizkaitarren kantxan egindako baloi-oste batzuen ondoren, [...]

25 2019.03.25

Lauburuko emakumezkoen taldeak ligako partida guztiak jokatuta, fase berri bati ekingo dio datorren astean (4-1)

2019-03-25T23:07:30+01:0025/03/2019|Tags: , , , , |

TRINTXERPE K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren. Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen atzetik iritsi ziren partidaren erdira. Bigarren zatia gogotsu ekin zien bisitariek; animoa goian eta baloiaren jabetza zuten, baina aukera dezente barkatu izanak bertakoen atzetik jarraitzea eragin zuen. Trintxerpeko neskek ez [...]

25 2019.03.25

Tolosaldeko derbia irabazi du berriro Lauburuk (3-2)

2019-03-25T20:09:57+01:0025/03/2019|Tags: , , , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - LASKORAIN K.E. Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten. Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten defentsa eta handik eusten zieten ibartarren erasoaldiei, kontra bizkorrekin ezustean harrapatu nahian. Lehenengo aukera moreak iritsi ziren honela, kanpoko jaurtiketen bidez; baina batzuetan atezainaren lanagatik eta bestetan zutoinengatik, markagailua geldirik [...]

7 2018.11.07

Bururik altxa gabe jarraitzen du Lauburu Ibarra Mahalak

2018-11-07T14:25:22+01:0007/11/2018|Tags: , , , |

4-2 galdu zuen Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenaren kontra ligako seigarren jardunaldian, bururik altxa gabe jarraitzen duelarik. Bolada txarra pasatzen ari diren bi talde elkartu ziren larunbatean, eta biak ere jokalari batzuen faltan, oso kontserbadore egon ziren lehenbiziko minutuetan, arriskatu gabe, kontrako golen bat jasotzeko beldurrez. Lehenengo zatiaren erdialdean hasi zen norgehiagokaren dinamika aldatzen; bi taldeak lerroak separatzen hasi ziren eta era bortitzagoan jokatzen, partidua ikusgarriagoa eginez. Aukerak ere sortzen joan ziren bi aldeetan, baina bertako taldea aurreratu zen; 14. minutuan ibartarrek jokoa eraikitzeko garaian egindako akats batez baliatu eta 1-0ekoa egin zuten. Emaitza honekin amaitu zen lehenbiziko zatia; joko [...]

16 2018.09.16

Lauburuk gozatu eta sufritu egin zuen bere estrenaldian irabazi ahal izateko

2018-09-16T11:43:31+02:0016/09/2018|Tags: , , , , |

Liga hasierako norgehiagoka honek bi aurpegi oso desberdinak erakutsi zituen. Lehenengo zatian, joko ikusgarria, aurkariaren atera askotan iritsiz eta atsedenaldia aurretik 4-1eko emaitza lortuz. Bigarrengoan berriz, bisitarien hobekuntza eta lehenbiziko minutuan gola jasan behar izateak moreak aztoratu zituen, hiru puntuak lortu ahal izateko amaiera arte sufritu behar izan zutelarik. Norgehiagokaren hasieran bi taldeak defentsa altua ezarri zuten, aurkariaren aurrerapena eragozteko helburuarekin. Moreak hobeak izan ziren erasoan eta defentsan hobeto estutu zuten. Hori dela eta, Burgoskoen atera arrisku handiko iritsierak egin zituzten, eta horietako batean, Javi Saldisek kantxa erdian ostu eta Oihanekin batera Carran menderatuz 1-0ekoa ezarri zuen. Handik pixka [...]

29 2017.10.29

Lauburuk garaipena aurkitu du berriro (6-2)

2017-10-29T22:22:52+01:0029/10/2017|Tags: , , , |

Premia handiena zuenean aurkitu zuen berriro Ibarrak garaipenaren bidea. Partida bikain batean, Alfredo Hualderenak norgehiagokaren hainbat esparruetan ederki moldatu ziren, erasoan bereziki, eta afizioak gozatzeko hainbat konbinazio eskaini zituen. Hobetzeko, atearen aurreko irmotasun falta hori aitatuko genuke, eta ia menperatua zegoen aurkaria berpiztu izana, partidan birritan sartzea lortu zuelarik. Laburbilduz, datozen neurketei begira lanean jarraitzeko bidea leuntzen duen garaipen baltsamikoa izan zen. Kantxa erditik gora estutzen saiatzen zen aurkariarekin aurkitu zen Lauburu. Hasierako posizio honek ez zituen, hala ere, ustekabean harrapatu moratuak; eroso sentitu ziren baloiarekin eta eraso jokoa antolatzen asmatzen zuten. Honela, lehenengo minutura iritsi aurretik Ibartarrak jada, Aitzol [...]

27 2017.10.27

Asturiasko E.F.S. Siero taldea etorriko da Belabietara

2017-10-27T18:56:01+02:0027/10/2017|Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila gogotsu ari da ligako hurrengo neurketa prestatzen. Gazte moratuek E.F.S. Siero, Asturiasko Pola de Siero herritik datorren taldearen kontra jokatuko dute; aurten egin du debuta kategorian eta multzo honetako partaideen denboraldiko bidai luzeena izango da. Norgehiagoka larunbatean izango da, 16:00etan eta aukera ona izango da pasa den jardunaldiko porrota atzean utzi eta lehenengo postuei begira jartzeko. Aurkaria bi garaipen eta porrot batekin dator; gainditzea zaila izango da, baina gazte ibartarrak, entrenamendu aste on baten ostean, hanketan pilatu duten trebezia eta lan guztia erakusteko irrikaz daude. Afizioari, beti bezala, Belabietara hurbiltzeko eskatu nahi diogu [...]

Go to Top