Derbi parekatu baten jabe egin zen Lauburu (2-3)

Laskorain K.E. - Lauburu K.E. Ibarra Edozeinek eskuratu zezakeen garaipena, eta azkenean Lauburu izan zen bosteko jokoarekin berdinketa hautsi zuena. Usabalgo harmailak leporaino bete ziren eta zaleek Tolosaldeko areto futbol festan norgehiagoka zirraragarri batekin gozatzeko aukera izan zuten. Hasieratik argi utzi zuten bi taldeak partida irabaztera zihoazela, baloiaren aurrerapena presio-defentsarekin eragotziz. Lauburu baloiaren jabe denbora luzeagoan izan zen, baina ez zen Tolosakoen atera ondo iristen. Laskorainek berriz, joko zuzena edo [...]

2018-11-05T09:31:56+00:002018.11.04 |Tags: , , , , |

Lauburuk igotzen jarraitzen du Zaragozan lortutako garaipenarekin (0-4)

Hasieratik faborito papera hartu zuten moreek eta partida serio bat jokatu zuten. Aurkaria baino puntu bat gorago daudela erakutsi zuten, eta garaipena estrategiazko hiru golekin eta defentsa intentsitate handiarekin lortu zuten. Baloiaren irteeran presioa eginez hasi ziren bi taldeak, baloiaren jabetza bietako inork ez zuelarik denbora luzean edukitzeko aukerarik izan. Talde morea besten defentsa hobeto irakurtzen hasi zen eta arrakastaz triangelukatuz arriskua eramaten hasi zen aurkariaren atera. Alta, markagailua [...]

2018-10-21T23:17:50+00:002018.10.21 |Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahala hobeak ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu

Lauburu Ibarra Mahalak 1-4 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra, ondorioz ligako hirugarren jardunaldian puntuak gehitu gabe jarraitzen duelarik. Ibarrakoek ongi lehiatu zuten norgehiagoka guztian zehar, baina neurketaren une garrantzitsuenetan ez zuten defentsa-lanetan asmatzen jakin izan.Bi taldeak markak pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida, baloia aurkariaren atetik hurbil berreskuratu nahian. Lehenbiziko hurbilketak iritsi ziren, baina atezainen lan onda medio, bietako inork ez zuen sartzeko abileziarik izan. Lehenengo zatiaren erdira iritsi [...]

Lauburu KE Ibarrarak abuztuaren 9an hasiko du aurre-denboraldia

Lauburuko lehenengo taldearen staff teknikoak abuztuaren 9ko ostegunean hasiko den aurre-denboraldiaren prestaketa plan bat diseinatu du. Egun horretan lehenengo taldeko guztiak daude deituak, filialeko eta jubenileko jokalari batzuez gain. Lehenbiziko hitzordu honek proba fisikoak egiteko eta lehenengo kontaktua egiteko balioko du. Aurre-denboraldi honetako egitarau honen barnean, moratuek jokatuko dituzten lagunartekoen lehenengo bi partiduak daude; bat Zierbenaren kontra Bizkaian abuztuaren 18an, 18:00etan eta bestea Ibarran, abuztuaren 25ean 12:00etan, Ibarrako jaien [...]

Dani berritua!

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko jokalari baten berritzea jakinarazi nahi dugu, Daniel Garcia "Dani", hain zuzen. Bi aldeak elkarrekin jarraituko dute erronka handiko denboraldi zirraragarri honetan Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala eta Beñat Aldalur, Andoni Carlosena, Oihan Carlosena, jokalarienak etorri dira. Pixkanaka ari gara lantaldea [...]

2018-07-21T16:34:27+00:002018.07.21 |Tags: , , , , |

Carlosena anaiak berrituak, Oihan eta Andoni!!

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko bi jokalarien berritzea jakinarazi nahi dugu, Carlosena anaiak dira jokalari hauek, Oihan eta Andoni, hain zuzen. Kanpaina bikain bat burutu ostean, moratuekin berrituko dute beste urtebetez, beraz bien golez gozatzen jarraitzeko aukera izango degu berriro. Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala [...]