Klubeko kirolari gazteen prestakuntza-ibilbidea zabaltzeko asmoz, Euskal Ligan parte hartzeko erabakia hartu du Lauburuk 2021-2022 denboraldian

Klubak ilusioz beteriko apustu sendoa egin du datorren denboraldian eta Euskal Ligan parte hartzeko jauzia ematea erabaki du, oinarritik datozen jokalariak prestatzen jarraitu ahal izateko.

Liga honetan parte hartzeak Ohorezko Jubenil Mailan talderik ez izatea suposatzen du. Bertan izan dugun esperientzia ikaragarria izan dela gogorarazi nahi dugu, azken urteetan 3 Liga titulu lortuz. Halaber, aldaketa handi hau gauzatzeko erabakia jokalari gazteak 2B mailako taldetik gertuago sentitzeko helburuarekin hartzen da, Jota Arreguiri larunbatero euskarria emanez. Gainera, kategoria honetan izena emateak Txubelen taldeak, orain arte Gipuzkoak lehen mailan parte hartzen zuenak, datorren denboraldian Gipuzkoako seniorreko 3.mailan jokatuko duela suposatzen du. Horren arrazoia da Klubak Euskal Ligara sartzeko erabiltzen duen plaza beraiei zegokiena dela. Aldi baterako sakrifikatzen dugu kategoria hori, jakin baitakigu denbora gutxi beharko dutela galdutako mailak berreskuratzeko.

Euskal Ligan ordezkatuko gaituen taldearen zuzendaritzari dagokionez, Aitor Arevalo izango da arduraduna. Teknikari guztiz trebatua eta inplikatua da Aitor, denboraldi bakoitzean bere gaitasunak erakusten dituena eta, beraz, Klubaren konfiantza osoa duena.

Beraz, aldaketa nabarmen hauekin hartuko dugu parte Liga berri honetan. Ziur poz handiak jasoko ditugula bertan, gure jokalarietako bakoitzaren onena ateraz. 

GOAZEN LAUBURU!!!!