Lauburuko hiru jokalari izango dira Espainiako Sub-16ko txapelketan Euskadi ordezkatzen / Tres jugadores del Lauburu representarán a Euskadi en el campeonato de España Sub-16
Alvaro Alonso eta Aitor Gurrutxaga jokalariak, Javier Ayerbe atezainarekin batera, urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Valdepeñasen (Ciudad Real) ospatuko den Espainiako SUB-16 kategoriako txapelketan, Euskadi ordezkatuko duen selekzioan parte hartzeko deituak izan dira. Aurretiazko fase honetan, Euskadiko selekzioak honako selekzio hauen kontra jokatu beharko du: Extremadura, urtarrilaren 13an; Gaztela Mantxa, urtarrilaren 14an; eta Kanariar irlak, azken egunean, torneoari amaiera emanaz. Kluba izugarri pozten da deialdi hauekin, azpiko kategorietan gure teknikoek egiten duten lan bikaina berretsi baino ez duelako egiten. Gure jokalariei eta selekzioa osatzen duten beste guztiei munduko zorterik onena opa diegu eta Mantxako lurretan emaitza bikaina lortzea desio dugu. [...]