Areto Futbol Eskola

“Animatu eta parte hartu eskolan. Ondo pasako duzu!.”

LAUBURU ESKOLAK 2026-2027 DENBORALDIRAKO IZEN-EMATEA IREKI DU

Klubeko Areto Futbol Eskolaren proiektuak indarrean jarraitzen du eta denboraldi berriari begira lanean ari gara. Ilusio berriekin eta azken urte hauetan finkaturiko proiektutik jasotako esperientziatik abiatuta helduko zaio ikasturte berri honi.

Sortuko diren talde berriak jaiotza-urteen arabera banatuko dira, kategoria bakoitzean talde 1 edo 2 egingo direlarik. Bai Benjaminek eta bai Alebinek ostiraletan entrenatuko dute ziurrenik. Landu beharreko edukiak zein metodologia hobeto bideratzea izango dira helburuak, Eskolako haur bakoitzaren garapen onena lortzen saiatuz.

  • Benjaminak 1. Urtea 2018: Ostirala
  • Benjaminak 2. Urtea 2017: Ostirala
  • Alebinak 1. Urtea 2016: Ostirala
  • Alebinak 2. Urtea 2015: Ostirala

Hortaz, zabalik dago jada aurre izen-ematea eskualde osoan. Izena emateko, aurretik adierazi bezala, bete itzazue kategoria eta adin bakoitzeko inprimakien estekak.

Eskola zikloa 8-9 hilabetekoa izango da, iraila-urrian hasi eta maiatzeko azken astean amaituko delarik. Denboraldian zehar topaketa ezberdinak antolatuko dira beste klubetako areto futbol eskolekin, Diputazioak horretarako baliatzen dituen egunetan.

Aurreko urteetan parte hartu duten gaztetxoak esperientzia ikaragarri hau errepikatzeko irrikitan daude😍 eta Kluba zure zain dago jada!! GOAZEN LAUBURU!!!!💜

2015

2. urteko alebinak

2016

1. urteko alebinak

2017

2. urteko benjaminak

2018

1. urteko benjaminak