Gure proiektua
Egungo denboraldian, aurreko denboraldietan zehar sortzen joan den proiektuari jarraipena eman nahi diogu, ardura nagusiena ondorengo ataletan bilduz:
- Lehen taldea Bigarren B mailan finkatu ostean, sailkapenaren goiko postuetan kokatzen saiatuz eta Errege Kopako plaza bat lortzea bilatuz.
- Gure talde jubenila Kantauri, Errioxa, Nafarroa eta Euskal Herriko taldeekin nazio mailako kategoriako JUBENIL OHOREZKO MAILAN SENDOTZEA. Hori da kirol arloan gure proiekturik garratzitsuena, izan ere, 12.000,00€-ko aurrekontua du eta horrek esfortzu ekonomiko handia suposatzen du, gure aurrekontu guztiaren %20a baino gehiago baita.
- UZTURPE IKASTOLAREKIN lankidetza hitzarmena LUZATZEA, bere kirol eskaintza herriko “LAUBURU K.E. IBARRA” klubarekin lotzeko.
- San Bartolome jaietan egiten den 3×3 txapelketa MANTENTZEA honako kategorietan: benjamin, alebin eta infantiletan. Txapelketa horretan 100 haurretik gora biltzen dira. Haur hauek norgehiagoka jardunaldi atsegin batetaz gozatzeaz gain, osasuna eta areto futbolak herrian duen garrantzia helarazten digute.
- Ikastolako haurrei teknifikazio eta formazio jarduerak PROPOSATZEA ikasturtean zehar, eskaintza eskualdeko beste klubei zabalduz, begiraleen esparru mailan.
- Komunikabideetan dugun presentzia HOBETZEA gure kolaboratzaile/babesleak areagotzeko.
- Sare sozialetan kokatzen JARRAITZEA, gazte eta gure kirol zaletuen arteko komunikazio aukera izan dadin.
- Klubaren Web orriaren hobekuntzarekin JARRAITZEA, horretan eman baititugu azken bi denboraldiak.