CMO VALVES LAUBURUK TAUSTEN ERDIETSI DU TITULUA
CMO Valves Lauburu Ibarrak bere historian urrezko orrialdea idatzi zuen Acontebro Tausteren kantxan ligako txapeldun izendatuta. Ibartarrek beren buruaren menpe zeuden… eta ez zuten hutsik egin. Hasierako txistutik bertatik argi ikusi zen taldearen joera, intentsitate handikoa eta helburu gosez. Mikel Diestrok zuzendutakoek lehen hamar minutu bikainak jokatu zituzten, etxekoen jokoa erabat indargabetuz eta etengabeko aukerak sortuz. Hala ere, areto-futbolak baditu bere paradoxak: aragoarren lehen hurbilketan, 9. minutuan, Víctor Berguesek aurretik jarri zituen etxekoak (1-0). Egoera okertu arren, talde moreak heldutasunez erantzun zuen. Lauko jokoaren eta hiruko gehi pibot sistema txandakatuz, nagusitasuna apur bat galdu zuten, baina eraginkortasuna handitu. Gorkak berdinketa [...]









