10 2017.01.10

Lauburuko hiru jokalari izango dira Espainiako Sub-16ko txapelketan Euskadi ordezkatzen / Tres jugadores del Lauburu representarán a Euskadi en el campeonato de España Sub-16

2017-01-10T17:22:17+01:0010/01/2017|

Alvaro Alonso eta Aitor Gurrutxaga jokalariak, Javier Ayerbe atezainarekin batera, urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Valdepeñasen (Ciudad Real) ospatuko den Espainiako SUB-16 kategoriako txapelketan, Euskadi ordezkatuko duen selekzioan parte hartzeko deituak izan dira. Aurretiazko fase honetan, Euskadiko selekzioak honako selekzio hauen kontra jokatu beharko du: Extremadura, urtarrilaren 13an; Gaztela Mantxa, urtarrilaren 14an; eta Kanariar irlak, azken egunean, torneoari amaiera emanaz. Kluba izugarri pozten da deialdi hauekin, azpiko kategorietan gure teknikoek egiten duten lan bikaina berretsi baino ez duelako egiten. Gure jokalariei eta selekzioa osatzen duten beste guztiei munduko zorterik onena opa diegu eta Mantxako lurretan emaitza bikaina lortzea desio dugu. [...]

9 2017.01.09

Defentsako akatsek aurkari bikain baten aurrean galtzera eraman zuten Lauburu (2-3) / Los errores defensivos condenan al Lauburu ante un gran rival (2-3)

2017-01-09T18:48:31+01:0009/01/2017|

Atzoko partidak sentsazio arraroak utzi zituen Lauburuko kuadroan; alde batetik, posizio-erasoan, beste batzuetan ez bezala, atzokoan asmatzea lortu zutelako, baina beste aldetik, moratuek indartsu agertzen diren esparruan, hau da, estrategia-jokaldietan hiru gol jaso izanak, kategorian sasoikoen dagoen Colo Colo Confort talde aragoiar bezalako baten aurrean puntuak gehitzea ezinezkoa bihurtu zuelako. Etxekoek norgehiagoka honi baja batzuekin egin behar izan zioten aurre, errotazio gaitasuna dezente murriztuz. Alabaina, moratuek esfortzu handia jarriaz eta Xabier Arranz jubenilaren laguntzarekin lortu zuten aurre egitea. Gaztea, denboraldi honetan estreinakoz aritu zen taldean eta minutu bikainak eskaini zizkigun. Partida azkar okertu zen. Bisitarien kuadroak aurreratzea lortu zuen Juanen [...]

5 2017.01.05

Lauburu K.E. Colo Colo Confort jasoko du 2017ko lehenbiziko norgehiagokan / Lauburu K.E. recibe a Colo Colo Confort en el primer partido de 2017

2017-01-05T15:59:59+01:0005/01/2017|

Oporren ostean, Lauburu K.E. taldeak Colo Colo Confort, Aragoiko talde arriskutsu eta zaila jasoko du. Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da, 18:00etatik aurrera. Kategoria honetan erreferentea den talde historikoa da Colo Colo. Une hauetan bigarren postuan kokatua dago, Zierbenaren atzetik, talde berberari urteko azken jardunaldian, 6-5 estu batez irabazi eta gero. Zaragozako taldeak kategoriako lantalderik onenetako bat du, beraz, piparreroen lantalde gazteak guztia eman beharko du, puntuak Ibarran geratzea nahi badu. Lauburu K.E. Ibarrak, 18 punturekin, taularen bederatzigarren postua betetzen du gaur. Taldeak, urte guztiko tonika berbera jarraituz, entrenamenduetan dinamika ona darama, Mikel Diestro entrenatzaileak aurreratzen digun moduan: ligako bigarren zati [...]

Go to Top