Lauburu Mahalak doblete egin du Euskadiko Kopa irabazita / Doblete del Lauburu Mahala al ganar la Copa de Euskadi juvenil
Ibartarrentzat izan zen titulua, finalean Gora Bilbaoren kontra 6-4 gailendu ostean Ohorezko Mailak 16-17 denboraldia beste garaikur berri bat eskuratuta amaituko du. Txapelketaren final handiak sortutako inertzian sartuta, denboraldiaren azken sprint honetan ibartarrek izan duten erritmoa gakoa izan da garaikur berri hau lortzeko. Juananek Astigarragan aurkeztu zuen konbokatoria denboraldian zehar erabilitakoaren antzekoa izan zen. Ibarrako entrenatzaileak libre zeuden jokalariak ez ezik, forma onenean zeudenak aukeratu ditu une bakoitzean, honela, 17 jokalarik hartu dute parte ligako azken zikloan, taldean kontsolidatu diren bi kadete, tartean. Norgehiagoka guztian ibartarren nagusitasuna agerian geratu zen, baina izandako aukera guztiak ez ziren markagailuan islatu; Beste aldean, [...]